Ekainak bost igande dituelako, Muxiko Festa Lezon

Betizutik elkarteak antolatutako dantzarien topagunean tailerra egingo dute lehenik, eta ondoren dantzaldia.

Ekainak bost igande dituelako, Muxiko Festa antolatu du Betizutik Elkarteak iganderako. Hilabeteren batek, edozein dela ere, bost igande dituenean, hil horretako azkenean antolatzen dute lezoarrek euskal dantzen zaleen topagunea. Beraz, igandean (hilak 30) mutxikoen dantzarien topagune izango da herrian.

Gurutze Santuaren plazan egingo dituzte egunerako iragarritako bi ekitaldiak; eguraldi txarrarekin, Karlos Saldise plazara lekualdatuko lituzkete. Hala, 11:00etatik 12:00etara mutxikoen tailerra egingo dute, eta ondoren Muxiko Festari ekingo diote herriko nahiz kanpoko dantzariek, 12:00etatik 13:00etara.

Euskal giro atseginean bukatuko dute ekaina Lezoko mutxikoen zaleek, nahiz nahi duten guztiek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.