Dantza urbanoa barra-barra Lekuona Fabrikan

U-battle bihar iritsiko da Errenteria-Oreretara. Dantza urbano mota ezberdinetako dantzariek osatutako ekitaldia da.

U-Battle dantza ekitaldia bihar helduko da Errenteria-Oreretara eta horren barruan, mota ezberdinetako dantza urbanoak ikusteko baita praktikatzeko aukera ere izango da. Bihartik igandera egingo dute, eta besteak beste, popping, hip-hop, waacking, beaking, edo house dance estiloak dantzatuko dituzte.

Bihar, ostirala,  dantza tailerrak egingo dituzte Gipuzkoako Dantzagunean. Waacking estiloa (17:00-18:00), pop estiloa (18:00-19:00) eta  Hip hop estiloa (19:00-20:00) lantzeko tailer bana antolatu dute. Tailer bakarraren prezioa 35 eurokoa da, bi tailerretan parte hartzeko 45 euro ordaindu beharko dira eta hirutan parte hartzeko, berriz, 40 euro.

Larunbatean berriz, U-Battle txapelketa egingo dute Lekuona Fabrikan egun osoz. 11:30ean hasi eta 21:30ean bukatuko da. Lehiatuko diren kategoriak berriz hiru izango dira, Hip Hop, Popping eta Allstyle. Sarrera behar da txapelektarako: 0-3 urteko haurrek doan izango dute, 3-12 urte artekoek 3,5 euro ordaindu beharko dute, eta 12 urtetik aurrera, berriz, 6 eurokoa izango da sarrera.

Txapelektan parte hartzeko ordaindu egin beharko dute dantzariek. Prezioak, honakoak:  1. kategorian parte hartzeko, 8 euro pertsonako; 2. kategorian aritzeko 10 euro pertsonako; eta 3. Kategorian aritzeko 12 euro pertsonako.

Izena emateko, sarrera erosi edota informazio gehiagorako, hemen klik egin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.