Azken ostiraleko mobilizazioa, bihar
Euskal presoen etxeratzea eskatzeko hileroko elkarretaratzea bihar arratsaldean izango da, Done Eztebe plazan.
![sare mobilizazioa](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/06/captura-de-pantalla-2024-06-27-a-las-16-58-54.png)
Bihar ekaineko azkeneko ostirala izango da, eta, ohi bezala, Sarek antolatutako mobilizazioen txanda izango da. Euskal Herriko hainbat herri eta auzotan kalera aterako dira, baita Oiartzunen ere.
Euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko, elkarretaratzea deitu dute. 20:00etan izango da, Altzibarren.