Dantza urbanoa barra-barra Lekuona Fabrikan
U-battle bihar iritsiko da Errenteria-Oreretara. Dantza urbano mota ezberdinetako dantzariek osatutako ekitaldia da.
U-Battle dantza ekitaldia bihar helduko da Errenteria-Oreretara eta horren barruan, mota ezberdinetako dantza urbanoak ikusteko baita praktikatzeko aukera ere izango da. Bihartik igandera egingo dute, eta besteak beste, popping, hip-hop, waacking, beaking, edo house dance estiloak dantzatuko dituzte.
Bihar, ostirala, dantza tailerrak egingo dituzte Gipuzkoako Dantzagunean. Waacking estiloa (17:00-18:00), pop estiloa (18:00-19:00) eta Hip hop estiloa (19:00-20:00) lantzeko tailer bana antolatu dute. Tailer bakarraren prezioa 35 eurokoa da, bi tailerretan parte hartzeko 45 euro ordaindu beharko dira eta hirutan parte hartzeko, berriz, 40 euro.
Larunbatean berriz, U-Battle txapelketa egingo dute Lekuona Fabrikan egun osoz. 11:30ean hasi eta 21:30ean bukatuko da. Lehiatuko diren kategoriak berriz hiru izango dira, Hip Hop, Popping eta Allstyle. Sarrera behar da txapelektarako: 0-3 urteko haurrek doan izango dute, 3-12 urte artekoek 3,5 euro ordaindu beharko dute, eta 12 urtetik aurrera, berriz, 6 eurokoa izango da sarrera.
Txapelektan parte hartzeko ordaindu egin beharko dute dantzariek. Prezioak, honakoak: 1. kategorian parte hartzeko, 8 euro pertsonako; 2. kategorian aritzeko 10 euro pertsonako; eta 3. Kategorian aritzeko 12 euro pertsonako.
Izena emateko, sarrera erosi edota informazio gehiagorako, hemen klik egin.