Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Lezoko Udala, "harro"

Bihar LGTBI+ Harrotasunaren Eguna da, eta udaleko talde politiko guztiek adierazpen instituzional bateratua zabaldu dute.

Ortzadar bandera.
Mikel Del Val Garcia
Lezo
2024/06/27

Bihar, hilak 28, LGTBI+ Harrotasunaren Eguna da, eta Lezoko Udaleko talde politiko guztiek adierazpen instituzional bateratua zabaldu dute, “harro” daudela aldarrikatzeko: “Harro gaude gure bizitzez, harro gure genealogiaz eta harro LGBT+ mugimenduaz”.

“Komunikabide nagusienen estigmatizazio saiakera ezberdinek zein manipulazioak, eskuin muturreko diskurtso intoleranteek eta gorroto jarrerek cisheteroarautik kanpo kokatzen diren bizitzak” ezabatu nahi dituztela salatu du udalak; hori dela eta, mugimenduaren ibilbidea gogora ekartzea, ospatzea eta aldarrikatzea “inoiz baino garrantzitsuagoa” dela adierazi dute.

Stonewalletik Euskal Herrira milaka bizipen, galera, aldarrikapen eta lorpen izan direla nabarmendu du udal erakundeak; baina, hala ere, oraindik “egiteko asko” dagoela zehaztu dute: “Eraso LGBT+fobikoen salaketen datuak esponentzialki egin dute gora azken urteetan, LGBT+ pertsonen ikusezintasunak eta bazterketak presente jarraitzen du gure bizitzako arlo guztietan, diskurtso patologizatzaileak ugaritzen ari dira…”. Horren ondorioz, bizitzak “arriskuan” daudela baietsi du udalak.

Egoera horien aurrean, antolatzea eta borrokatzea “ezinbestekoa” dela iritzi du udal erakundeak. Instituzioetatik, besteak beste, honakoengatik apustu egitea “ezinbestekoa” dela adierazi du udalak: politika publiko integral eta sendoak, perspektiba feministan oinarritutako zerbitzuak edota babes kolektiborako eta autodefentsarako mekanismoak ezartzeko bideak. “Anekdotikoak” diren politikak alde batera uzteko momentua dela esan du udalak, “estrukturalak” diren horiek “erdigunean” jartzeko garaia baita. “Horretan ari gara eta hori sustatzen jarraituko dugu, askoren artean eta elkarlanean”, zehaztu dute.

Horregatik guztiagatik, Lezoko Udalak herriko LGBT+ pertsonen gaineko diagnostikoak egin eta horretan oinarritutako ekintza plan integralak abiatzeko konpromisoa hartu du. Prozesu horiek Lezoko LGBT+ mugimenduko kideekin batera abiatuko dituztela jakinarazi dute, eta egon ezean, erreferente eta norbanakoak aktibatzeko moduak sustatuko dituztela aurreratu dute.

Aipatutako guztiaren aurrean, biharko egunaren harira antolatu diren ekitaldi eta mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu du udalak. Bukatzeko, honakoa aldarrikatu dute: “LGBT+ pertsonen bizitzak egunerokotasunean bizigarriak izateko, lan eta borrokatzen ari diren kide eta kolektibo guztiak zoriondu nahi ditugu, harrotzeko moduko mugimendua osatzen dugulako. Gora ekainaren 28a!”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.