Pirinioetara bi eguneko irteera antolatu du Urdaburuk
Uztailaren 13 eta 14an egingo dute irteera hori. Izena emateko azken eguna uztailaren 9a izango da.

Bi eguneko irteera antolatu du Pirinioetara Urdaburu Mendizale elkarteak. Uztailaren 13 eta 14an egingo du irteera hori. Irteeraren gaineko informazio guztia hemen klik eginda kontsulta daiteke. Zeharkaldiak ez duela zailtasun tekniko garrantzitsurik, baina ibilaldi gogorrak direla nabarmendu du Urdaburuk, “desnibel positibo eta negatibo handikoak”, eta horrenbestez, Pirinioetan ibiltzen eta desnibeletara ohituta egotea aholkatu dute.
Irteeraren prezioa 75 eurokoa da eta horren barruan bidaia eta ostatua, pentsio erdian sartzen dira. Plazak mugatuak direla jakinarazi du, bestalde, eta plaza dutenek konfirmazio e-posta jasota ordainketa egin beharko dute Urdabururen kontu korrontean erreserba gauzatzeko.
La Soula aterpean egingo dute lo pentsio erdian (afaria eta gosaria). Igandean, motxilako materialaren zati bat aterpean utzi ahal izango dute, eta jaitsieran jaso. Gaua aterpean pasatzeko beharrezkoa dena eraman behar da, baita lo zakua eta izara zakua ere. Autobusa, larunbatean (hilaren 13an) abiatuko da 07:00etan Zumardiko geltokitik, eta 07:05ean Lintzirinetik.
Isena emateko, berriz, astearte eta ostegunetan joan beharko da Urdabururen egoitzara 19:00etatik 21:00etara, edo egun eta ordutegi berean telefono deitu 943 52 78 79 zenbakira. Online ere eman daiteke izena, galdetegia erantzunda. Egin klik hemen.