Bezero batek Brico Depoteko langile batek jasandako jazarpena salatu dute saltokiaren aurrean. "Aske" lan egingo dutela aldarrikatu dute.
Mari Luz Esteban, Ahots Hutsez taldea, Unai Elorriaga, Josu Aurrekoetxea eta JunTaJo taldea dira aurtengo edizioko gonbidatuak.
Duintasunak aurkeztutako mozioa babestu zuten EH Bilduko zinegotziek. HAPOa ere izan dute hizpide.
Askotariko jolas, ekintza eta txapelketekin gozatzen ari dira gaur San Pedroko txikienak. Gazte eta helduek ere izango dute zerekin gozatu arratsalde eta gauean.
Oarso-Donostialdeko AHTrik ez taldeak AHTaren lanak eragiten ari diren kalteak salatu zituen enegarrenez, eta aldiriko trenen zerbitzua bermatzeko eskatu.
San Juanen bi ontziek Donibane Lohizunen eta Zumaian izango dituzte asteburuko estropadak. Ligen hasierako aldarte onarekin segi nahi dute.
Lehen urratsak egin ditu OK Oarsoaldeko LGTBI+ Kuirdinadorak. LGTBI+ Mahaia, Mikelaldia eta Kuir Artxibo Bizia dira antolakunde berriaren oinarriak. Lehen erronka: sendo finkatzea.
Eusko Label Ligako bidea asteburuan hasiko du San Pedrok Galizian. Ilusioz gainezka daude, lehen paladatik borrokarako prest.
Ahalduntze ariketa egin behar dute egunero diren moduan kalera ateratzeko, arau zurrunegiak ezartzen dizkien jendarteari erronka jota. Helburu bat eta bakarra: aske bizitzea erabakitzen duten gorputz eta identitatearekin.
Udaletxean eta Ibai Ondon ortzadar koloreak gaur. LGTBIQ+ Kolektiboaren Eguna da, Sexu Askapenerako Eguna.
Datorren ostegunean abiatuko diren San Fermin Jaiek badute kartela. Hasi da atzera kontaketa.
Uztaila eta abuztuan goizez bakarrik irekiko du bibliotekak, astelehenetik ostiralera. Larunbatetan, ohikoa.
Gaurko LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna dela eta, adierazpen instituzionala kaleratu berri du Pasaiako Udalak.
Iazko urtarrilean lur jausi bat izan zen bertan, eta pasabide bat egin behar dute. Lanak "beharrezkoak" direla esan du Iraitz Pazos zinegotziak.
Zozketarako izena eman behar da galdetegi bat beteta edo 943 44 96 telefono zenbakira deitu. Bost sarrera bikoitz zozkatuko dituzte.
Oarsoaldeko Energia Bulegoak dei egin die energian "gehiegi" ordaintzen dutela uste duten herritarrei. Asteartetik ostiralera Errenteria-Oreretan artatzen dituzte herritarrak; astelehenetan, Oiartzunen.
LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna dela eta, adierazpen instituzionala adostu dute EH Bilduk eta EAJk. Ekintza plan integralak abiatzeko konpromisoa hartu dute.
Uztailaren 13 eta 14an egingo dute irteera hori. Izena emateko azken eguna uztailaren 9a izango da.
Euskal presoen etxeratzea eskatzeko hileroko elkarretaratzea bihar arratsaldean izango da, Altzibarko festen barruan.