Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Amets batean ez daudela berresteko asteburua

San Juanen bi ontziek Donibane Lohizunen eta Zumaian izango dituzte asteburuko estropadak. Ligen hasierako aldarte onarekin segi nahi dute.

'Erreka' ontzia, joan den igandeko estropadan. Argazkiak: Josu Z.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2024/06/28

Bi estropadako asteburua izango dute San Juanen bi traineruek. Bihar (larunbata) Donibane Lohizunen lehiatuko dira, eta etzi Zumaian. ETE Ligakoak 12:00etan (bihar, larunbata) eta 11:00etan (etzi) izango dira hurrenez hurren; KAE1ekoak 17:30ean (bihar) eta 12:00etan (etzi). Batez ere gizonen traineruak izan duen hasiera ikusita, amets batean ez daudela berresteko asteburua izango dute San Juanen bi traineruek.

Hankak lurrean. Edo hobe esanda, hankak tostan. Hala bizi nahi dute KAE1eko San Juanen asteburua. Izan ere, joan den asteburuan eurek badian antolatutako banderan erabateko nagusitasuna azaldu zuten Joseba Fernandezek entrenatutakoek; neguko estropadetan, eta txapelketetan azaldutako maila berretsi besterik ez zuten egin arrosek ligako lehenean. Adi, baina. Sasoia luzea da, eta itxuraz dena bide egokitik badoa ere, izango dituzte gainditzeko koska latzak Erreka traineruko kideek. Fernandezen egiteko era zein den jakinda, ziur bai Donibane Lohizunen zein Zumaian umiltasunez, baina sen lehiakorrez ariko direla arraunlariak, amesten duten horri forma ematen jarraitzeko.

Batelerek ere hankak tostan dituzte. Gazte-gazteak dira, traineruen munduan ia hasiberriak. Horregatik, ikasteko urtea dute aurtengoa. Edonola ere, ETE Ligako joan den asteburuko bi estropadetan beheko postuetatik at, eta zerbait gehiagoren bila joateko aukera dutela sumatu dute Anartz Guereñok zuzendutakoek. Agian, helburu potolo bezala ETEko lehen txandari zeharka begira hasi dira; erne, ordea, alboan eskarmentudun traineruak dituztelako, eta zail izango dutelako gora egiteko bidean ikusgarriak izango diren emaitzak lortzea. Baina amesteko eskubidea dute ere Batelerek, eta airean den hori puntu bidez lurrera ekartzeko aukera ona izango dute asteburuan.

Uztailaren 5ean arraun sasoiari buruzko zenbaki berezia publikatuko du OARSO BIDASOKO HITZAk papereko edizioan. Bertan, San Juanen traineruen helburu zehatzak, arraunlarien zerrendak, estropaden egutegia, eta bestelako asko ezagutzeko aukera izanen dute HITZAren harpidedunek.

Erlazionatutako edukiaSanjoanen lehen txupinazoa, San Juanena
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.