Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Osakidetzari arreta ziurtatzeko eskatu dio plenoak

Duintasunak aurkeztutako mozioa babestu zuten EH Bilduko zinegotziek. HAPOa ere izan dute hizpide.

plenoa ekaina 2024 oiartzun kronika Duintasuna mugimenduko kideak pleno aretora hurbildu ziren.
Oarso Bidasoko Hitza
Oiartzun
2024/06/28

Asteazkenean egin zuten ekaineko ohiko plenoa, eta mozio bat landu zuten bertan. Duintasuna pentsionista eta jubilatuen elkarteak aurkeztu zuen, eta EH Bilduk bere egin. Izan ere, pentsiodunen mugimenduko kideek plenoan bertan azaldu zutenez, “kezkatuta eta haserre” daude Osakidetzaren egoera “jasanezinarekin”.

“Geroz eta zailagoa da medikuarekin aurrez aurreko hitzordua lortzea, osasun etxe askotako ordutegia murrizten ari dira, espezialistarenera joateko itxaron-zerrendak amaigabeak dira…”, azaldu zuten. Udan, gainera, nabarmenagoak gabezia horiek, nahiz eta egoera “kaxkarra” urte osoan zehar nagusitzen den.

Duintasunaren arabera, herritarrak eta instituzioak “posizionatu” egin behar dira. “Pertsona zaurgarrienentzat, osasun arreta jarraipena behar dutenentzat eta herritarrentzat oro har dituen ondorioak ikusita, ezin gara isilik geratu”. Mozioan (osoa irakur daiteke hemen) lau eskakizun egin zituzten:

  1. Lehena, Eskatzea herritarrei kalitatezko arreta ziurtatzeko Oiartzungo osasun etxean, ordutegi eta txanda guztietan, horretarako beharrezkoak diren espezialitate eta kategoria guztietako osasun profesionalak ezarriz.
  2. Bigarrena, Udako opor sasoirako kontingentzia plana definitu eta adostea langileekin.
  3. Hirugarrena, ordutegi eta zerbitzuen informazioa herritarrei gardentasunez azaltzea.
  4. Eta azkena, Osasun langileak zaindu ditzala, lan-baldintza duinak bermatuz eta opor garaietako hutsuneak betetzeko beharrezko kontratazioak eginaz.

EH Bilduren aldeko botoekin atera zen mozioa aurrera, eta EAJk abstentzioaren hautua egin zuen. Botoaren norabidea azaltzerakoan, eskakizunekin “ez ados, ez kontra” zeudela esan zuen Janire Mitxelena eledun jeltzaleak. Osakidetzan mediku gabezia dagoela nabarmendu zuen, “inguruko osasun zerbitzu publiko sistemetan bezala”. Madrilgo gobernua egin zuen arazoaren erantzule, MIR plaza gutxiegi eskaintzeagatik. Gainera, erretiro, baimen eta bajengatik, 2024ko udan osasun langileen plazen %10 bete gaude daudela azaldu zuen, eta horren aurrean berrantolaketa neurriak hartu direla. “Kolaborazio publiko-pribatua” modu egokian ikusten dute jeltzaleek, osasun pribatuarekin akordioetara iritsita.

Duintasuna mugimenduko kideek erantzun zioten, esanez ez dela “alarma egoera artifizial” bat. “Geroz eta jende gehiagok jo behar du osasun sistema pribatura, Osakidetzan hitzordurik ez dutelako lortzen. Eta ez dago horretarako eskubiderik”, gaineratu zuten.

HAPOan egokizapenak

Asteazken arratsaldeko plenoan, Mugikortasun Plana onartzeaz gain, Hiri Antolaketarako Plan Orokorra (HAPOa) ere izan zuten hizpide. Aldaketa puntuala egitea adostu zuten. Izan ere, ia hamar urte daramatza indarrean, eta aldaketa txiki batzuk egiteko. Hiri-lurra eta lur ez-urbanizagarriaren arteko zenbait muga zehaztu zituzten.

Adibidez, Altzibarko biribilgune ondoko aparkalekuaren zati bat landalurrean dagoenez, ezin da asfaltatu. Prozesu honekin aldatu nahi dute eremu horren kalifikazioa, aparkalekua atontzen bukatzeko. Guztira sei dira egin nahi dituzten egokitzapenak.

Bestalde, Gipuzkoako Garraio Agintaritzan udalaren ordezkaritza aldatzea erabaki zuten, EH Bilduko zinegotzien aldeko botoarekin. Garazi Urdanpilleta alkateordea da titularra eta orain arte Olaia Lasa zinegotzia zen bere ordezkoa. Agustin Lekuona izango da aurrerantzean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.