Presoen etxeratzearen aldeko azken ostirala, Altzibarren
Euskal presoen etxeratzea eskatzeko hileroko elkarretaratzea bihar arratsaldean izango da, Altzibarko festen barruan.
Gaur ekaineko azkeneko ostirala izango da, eta Sarek antolatutako mobilizazioen txanda izango da. Atzo HITZAk iragarri zuen presoen aldeko kartelada Done Eztebe plazan izango dela, baina Altzibarren izango da mobilizazioa, festen barruan.