'Batelerak' ontziak bosgarren egin du gaur
Donibane Lohizunen izan dute estropada gaur ETE ligako ontziek. Bihar Zumaian ariko dira.
San Juango emakumeek bosgarren postua egin dute gaur ETE Ligaren barruan Donibane Lohitzunen goizean jokatutako estropadan. Gaztea da Batelerak ontziaren eskifaia, baina ari dira hasi berria den denboraldian lekua hartzen. Aurreko estropadan egindako postua errepikatu dute gaurkoan San Jaungo emakumeek; Zumaia gogor dabil, gaur ere beretzat izan da garaipena.
Asteburuan lehia bikoitza sanjuandarrek, bihar Zumaian jokatuko den ikurrinaren norgehiagokan ariko dira, 11:30ean hasita.
Estropada zuzenean ikusteko aukera izango da. Egin klik hemen.