
Hirugarren aldiz jarraian lortu dute txapela janztea, Zaldibia azpiratuta. Lehen partida galdu arren, buelta eman diote.

U-Battle dantza ekitaldia egiten ari dira Errenteria-Oreretako Lekuona Fabrikan, eta horren barruan mota ezberdinetako dantza urbanoak ikusteko aukera izaten ari dira bertaratu direnek.

Galiziako Kultura, Folklore eta Gastronomia Astearen XXXIII. ekitaldia egiten ari dira Errenteria-Oreretan Gipuzkoako Galiziako Etxeak antolatuta.

Nesken pala-goma txapelketa atzeratu egin dute eguraldiagatik. Bihar jokatuko dituzte partida horiek, frontoian, 10:30ean hasita.

Donibane Lohizunen izan dute estropada gaur ETE ligako ontziek. Bihar Zumaian ariko dira.

Ontzia deskalifikatu egin dute bere kaletik ez sartzeagatik. KAE 2 Ligaren sailkapen orokorrean, bosgarren postuan dira errenteriarrak.