Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Indarberrituta itzuliko da Duintasuna urrian

Ikasturteko azken elkarretaratzea egin dute pentsiodunek gaur eguerdian. Urriaren 7an itzuliko dira kalera, pentsio duinak, eta osasun zein zaintza sistema publiko kalitatezkoa aldarrikatzeko.

Duintasunaren elkarretaratzea, gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/07/01

Sasoiko azken elkarretaratze eta manifestazioa egin dute gaur pentsiodunek Errenteria-Oreretan. Eguraldia ez dute lagun izan lehen unetan eta udaletxeko arkupetan egin dute batzarra. Gogor salatu dute Gasteizko gobernu berriaren  programak ez diola inongo erreferentziarik egin 1080 euroko gutxieneko pentsioen osagarriari, “nahiz eta pentsiodunen mugimenduak duela sei urte baino gehiagotik eskatua, eta ez da konpromisorik txikiena ere azaltzen”.

Larritzat jo dute egoera, izan ere, gaur gaurkoz Araba, Bizkai eta Gipuzkoan  1.080 euro azpitik pentsioak kobratzen dituzten 165.000 pentsiodun daude, “gehienak, emakumeak”.

Osakidetzaren egoera orokorra ere mintzagai izan dute pentsiodunek gaurko protestan. Zehazki, Deustobarometroari begira jarri dira: “Duela egun batzuk egindako inkestaren arabera azken bederatzi urtetan ondoen baloratutako zerbitzu publikoa izatetik, txarrenen artera igaro da Osakidetza; balorazio ezkor horrek, gainera, okerrera egin du azken bi urteetan. Imanol Pradales lehendakariak zerbitzuaren narriadura bideratzeko neurriak hartuko dituela agindu du. Ikusiko dugu zer geratzen den agindutako horretatik, Osakidetzaren gaineko politikaren errealitatea murrizketak eta adabakiak baino ez direlako”.

Agintean diren berberak direla osasun zerbitzu publikoaren narriaduraren erantzule salatu du Duintasunak eta horren aurrean mobilizazio iniziatiba zabala eta bateratua bultzatzera deitu du osasungintza publikoaren defentsan, osasungintzako sindikatuak, osasun publikoarena aldeko plataformak eta pentsiodunen mugimenduak bat eginda.

Etxera ekarri du gaia, bertakoaren gaineko irakurketa egiteko. Gaur gaurkoz, Beraungo anbulatorioaren zerbitzua %100ean dagoela jakinarazi du Duintasunak, baina Iztietako anbulatorioan egoera oso bestelakoa dela jarri du lehen lerroan, “sei profesional laneko bajarekin daude eta ez dira hutsune horiek bete. Egoerak beraz larria izaten jarraitzen du eta gaia oporretatik bueltan berrartuko dugu berriro”. Osasun sistema publikoa babestu beharrekoa, baita zaintza sistema publikoa ere. Azken horrekin ere kezka azaldu dute, “lehentasuna delako guretzat”; horri ere erantzuteko asmo irmoa ikasturte berriaren hasieran.

Ikasturtearen balantzea ere egin du Duintasunak gaurko mobilizazioaren testuinguruan eta pozik azaldu da, sinistuta baitago pentsiodunen elkartea, eragile erreferente garrantzitsua bilakatu dela herrian, bai udalari begira, bai alderdi, sindikatu zein herritarrentzat ere. Lorpenen artean, E15 autobus linea mantentzea, “gizartearen mobilizazioaren garaipena izan da hori, herri mugimenduak lortu du guretzat hain garrantzitsua den zerbitzua mantentzea”. Puntu horretan, kritiko oso, eta haserre Duintasunakoak. Izan ere, PSE-EEri eta Isaac Palencia alderdi sozialistaren bozeramaileari egotzi diote herritarren borrokaren ondorioz lortutakoa “bereganatzen saiatzea”.

Urrian itzuliko da Duintasuna kalera mobilizazioekin, gutxieneko 1080 euroko pentsioak, osasun eta zaintza sistema publikoa, eta pentsio eta soldaten arrakalaren kontra: “Urriaren 7an izango da hori, eta berriro bertan aurkitu nahi zaituztegu guztiak”. Aurretik, irailean hainbat hitzaldi antolatuko dituztela ere jakinarazi dute, baina orduan emango dutela horien berri esan dute.

Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina
Duintasunaren elkarretaratzea, ekaina

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.