Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Branka ondo bideratua du San Juanek

KAE1 Ligako estropada guztiak irabazi ditu 'Erreka' traineruak. 'Batelerak' ontziak koska bat aurrera egin du.

'Erreka'-ko arraunlariak, atzo Zumaian ontziratu aurretik. Argazkia: Guka
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2024/07/01

Asteburu oparoa San Juanentzat. KAE1ko bi lehietan Erreka-rentzat izan dira banderak; aurreko asteburukoarekin, hirutik hiru. Batelerek, berriz, ETEko estropadako bosgarren postuari eutsi zioten larunbatean, baina atzo koska bat gora egin eta laugarren izan ziren. Bi traineruen estropadak Donibane Lohizunen (larunbatean) eta Zumaian (atzo, igandea) izan dira.

San Juanen gizonen ontziak ondo bideratua du branka helbururantz. Liga hasieran amets zena, helburu zehatz eta egingarri bihurtu da: Eusko Label Ligara igotzeko kanporaketan aritzea ahalbidetzen duten KAE1eko lehen bi postuetako bat lortzea. Diskurtso zuhurra erabili behar da data hauetan beharbada, liga hasi besterik ez delako egin. Baina jada KAE1ek izango dituen hamalau estropadetatik hiru egin direnean, eta San Juanek hirurak irabazi dituenean, suziriak bota ez, baina baikor izateko moduan dira arrosak. Eta baikortasuna azken emaitza hori nola iritsi den ikusita indartzen da: bai Donibane Lohizunen zein Zumaian San Juanek segidan izan du Zarautz, 8 eta 7 segundora hurrenez hurren; Arkote bietan hirugarren izan da, Erreka-tik 16 eta 9 segundora. Aldeak ez dira izan hilaren 23ko Pasaiako estropadako segundoen amildegiaren adinakoak, baina distantzian erregulartasuna eman da. Beraz, Ligan lider garbi da traineru arrosa bigarren den Zarautzi zazpi puntuko aldea aterata.

Datozen bi banderak datorren asteburuan izango ditu San Juanek. Larunbat arratsaldez Camargon (17:00) eta San Fermin egunean Portugaleten (12:00).

KAE1eko asteburuko bi estropaden emaitza zehatzak ikusteko, eta sailkapen nagusiaren berri izateko, baliatu esteka hau.

Batelerak, gorantz
ETEko hirugarren estropadan, bosgarren izan ziren Batelerak Donibane Lohizunen larunbatean. Atzo Zumaian, ordea, aurrera urrats oso esanguratsua egin zuten: laugarren izan ziren, hirugarren izan zen Zarauztik segundo batera, eta Astillero bigarrenetik hirura. Zumaiak irabazi ditu asteburuko bi estropadak (San Juan baino bederatzi segundo azkarragoak izan ziren atzo). Beraz, eskifaia gazte-gazte hori eskarmentua palakada bakoitzean hartzen ari da, eta helburu handiak ezartzea bidezko ez izan arren, estropada bakoitzetik bestera zer eta nola hobetu badakitela soma daiteke. Noski, estropada bakoitzak bere berezitasunak ditu, zaila da batean ateratako ondorioak beste batean aplikatzea, emaitza bat lortzeko hainbat aldagai hartu behar direlako kontuan. Baina Batelerak trainerua ari da bidea egiten, eta ustez askoz indartsuagoak diren traineru horiek, ez dira hain urrun. Bosgarren dira sailkapen nagusian Batelerak.

Beraz, beste bi erronka izango dituzte datorren asteburuan San Juango emakumeek. Camargon lehiatuko dira larunbat arratsaldean (16:00) eta Portugaleten igande goizean (11:00).

ETEko asteburuko bi estropaden emaitza zehatzak ikusteko, eta sailkapen nagusiaren berri izateko, baliatu esteka hau.

Batelerak, atzo Zumaian. Argazkia: Guka.

Erlazionatutako edukia‘Batelerak’ ontziak bosgarren egin du gaur
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.