Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Udalarekin euskaraz egitera deitu dituzte herritarrak

2023-2027 epean euskara eta gaztelania erabiltzeko jarraibideak onartu berri ditu udalak. Gaur gaurkoz euskarazko erabateko arreta bermatua du.

Errenteriako Udaletxea. Errenteriako Udalak zergen kobratzea berreskuratzen ari da pixkanaka.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/07/02

2027ra arte euskara eta gaztelania erabiltzeko jarraibideak onartu berri ditu Errenteriako Udalak. Jarraibideak, arau modukoak dira, eta herritar, elkarte eta erakundeekin nola komunikatu, eta barruko lanean erabiliko dena zehazten dute. Hala izan dadin, udala prestatuta dago informazio guztia euskaraz emateko, eta hori horrela, euskaraz dakiten zein ikasten ari diren herritarrei ahozko zein idatzizko udalarekiko harremanetan euskara erabiltzeko deia egin die.

Gaur gaurkoz jendaurrean ari diren udal langile guztiek ahal dute arta euskaraz egin, harago, lehenengo hitza euskaraz egiten dutela azaldu du udalak, “udalak egindako aurrera urratsen ondorio da hori, eta herritarrei begirako harremanetan ez ezik, barruko lanetan ari diren langileen arloan ere egin dira”.

Ordezkari politikoei ere erreparatu die udalak, “inoizko korporaziorik euskaldunena du gaur egun”.

Zenbakietara ere eraman du udalak herritarren hizkuntza erabilera herriko instituzioarekin harremanetan jartzeko garaian, eta hala, udaletxera inguratzen diren herritarren %25 euskaraz aritzen dela nabarmendu du, baita telefonoz deitzen dutenen artean ere. Idatzizko harremanetan, ordea, behera egiten duela kopuru horrek azaldu du: “Azkeneko urteotan gero eta jende gehiago hurbiltzen da euskaraz eta udalak joera hori jarraitzea nahi du eta Zu! Zure Udala zerbitzura, herri Arte Eskolara, Kiroldegira, bibliotekara eta abarretara euskaraz dakienak euskaraz jardutea nahi luke”.

Euskarazko harremana errazteko udalak herritarrei helarazitako testuak erraztu dituela ere azaldu du, “ulermen arazorik izan ez dadin. Zu! zerbitzua martxan jarri zenetik, gainera, herritarrei galdetu egiten zaie zein hizkuntzatan jaso nahi dituzten komunikazioak eta hizkuntza hautua errespetatuta, saiakera egiten ari da udala euskaraz edo elebitan bideratzen”.

Bertara jotzean euskaraz hitz egitera deitu ditu herritarrak udalak, eta hala nahi duenari euskaraz egingo diotela ziurtatu du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.