Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Berritasunekin dator V. Kilometro Lezo jaialdia

Jaialdiaren bosgarren ekitaldia abuztuaren 23tik irailaren 15era bitartean izango da, eta bost emanaldirekin gorpuztu dute programazioa.

Mikel Del Val Garcia
Lezo
2024/07/05

Kilometro Lezo jaialdiaren bosgarren ekitaldia gainean da, eta aurtengo edizioa berritasun esanguratsuekin datorrela adierazi dute Aitzol Saizar Lezoko Udaleko Kultura zinegotziak eta Xanti Val Kultura teknikariak. Aurtengo Kilometro Lezo abuztuaren 23tik irailaren 15era bitartean izango da, eta bost emanaldirekin gorpuztu dute programazioa. Lezoarrek bi antzerkiz, zirku ikuskizun batez eta bi dantza emanaldiz gozatuko dute herriko hainbat txokotan.

Kilometro Lezok bost urte beteko ditu aurten. Jaialdia udalak sortu zuen, pandemia garaian, eta berau abiatzeko arrazoiak gogorarazi ditu Saizarrek: “Sektoreak eta sortzaileek bizi zituzten une gogorrak arintzeko, udalak bere hondar alea jarri nahi izan zuen”. Ordutik, jaialdia sendotzen joan dela adierazi du Kultura zinegotziak, eta aurtengoa bi berritasun nabarmenekin egingo dela aurreratu du.

Lehen aldaketa da Kilometro Lezo jaialdi ibiltaria bihurtuko dela. Orain arte, emanaldi guztiak Lezo Herri Eskolako patioan egin dira, baina aurten, Lezoko txoko ezberdinetara zabalduko da festibala, publiko eta espazio berrietara iritsi ahal izateko. Hala ere, ikastetxeko patioak emanaldi bat jasoko du: abuztuaren 24an izango da, eta Orratx! Antzerki Taldeak Ubu errege antzezlana interpretatuko du, 22:00etan. Gainerako agertokiak Lopene plaza, Goiko plaza eta Santo Kristo Basilikaren pareta izango direla jakinarazi du Saizarrek.

Jaialdia ibiltari bihurtzearen helburua “auzo bizitza sustatzea” dela nabarmendu du udal hautetsiak: “Halako emanaldiak jasotzera ohituta ez dauden espazioetara joan nahi dugu, nolabait, eskaintza kulturala herrian barrena zabaltzeko, eta, bide batez, publiko berria erakartzeko. Erronka bat da, emanaldi guztiak espazio bakarrean antolatzea errazagoa delako, baina uste dugu dibertsifikazioaren aldeko apustuarekin guztiok irabaziko dugula”.

Beste aldaketa da Kilometro Lezo Open Kale Euskadiko Arteen Jaialdien Sarean sartu dela. Sare horren barruan 15 jaialdi daudela baietsi du Saizarrek, eta horietako bat da Kilometro Lezo. Sare horren barruan ere Oarsoaldeko beste jaialdi bat dago: berriki izan den Pasaiako Dantza Festibala.

Saizarrek zehaztu du Kilometro Lezo jaialdi sare “erreferente” horretan sartzea “urrats kualitatibo handia” izan dela: “Kilometro Lezo kalean antolatzen diren jaialdien sarean kokatzen da, are eta ikusgarritasun handiagoa ematen dio, publiko gehiago erakartzeko bozgorailu aparta da eta gurera ekartzen ditugun sortzaileen lanen kalitatea bermatzen da”.

Programazioa

Kilometro Lezoren bosgarren ekitaldia “programazio erakargarriarekin” lurreratuko dela adierazi du Xanti Valek. Kultura teknikariak nabarmendu du abuztuaren 23tik irailaren 15era “maila handiko” ikuskizunekin eta sortzaileekin gozatzeko aukera izango dela Lezon. Jaialdiaren filosofiari jarraituz eta hurbiltasunarekin kultura sustatuz, Valek zehaztu du “ekarpen interesgarria” egiten saiatzen direla, “zentzuzko” bi norabidetan: “Batetik, Euskal Herriko sortzaileei plaza bat eskainiz, eta, bestetik, lezoarrei eta bisitan etorriko diren pertsonei maila handiko ikuskizunak eskainiz”.

Kilometro Lezoren programazioa

Abuztuak 23

  • Antzerkia: ¡Dale Ramón!
  • Konpainia: Trapu Zaharrak.
  • Non: Lopene plazan.
  • Ordua: 20:00etan.

Abuztuak 24

  • Antzerkia: Ubu errege.
  • Konpainia: Orratx! Antzerki Taldea.
  • Non: Lezo Herri Eskolako patioan.
  • Ordua: 22:00etan.

Abuztuak 30

  • Zirkua: Aha! Circo.
  • Konpainia: Alas Circo Teatro.
  • Non: Lopene plazan.
  • Ordua: 20:00etan.

Abuztuak 31

  • Dantza: Geure(r)a, dantza bertikal ikuskizuna.
  • Konpainia: Harrobia.
  • Non: Santo Kristo Basilikaren paretan.
  • Ordua: 23:00etan.

Irailak 15

  • Dantza: Haurreskolari.
  • Konpainia: Tio Teronen Semeak.
  • Non: Goiko plazan.
  • Ordua: 19:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.