Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Txanda irabaztera aterako da bihar Hibaikako emakumeen trainerua

Erronka nagusiak play-offa eta zuzeneko jaitsiera saihestea ditu aurten Hibaikaren emakumeen ontziak, seigarren postua lortzea da marra gorria Iñaki Mendizabalek entrenatzen duen taldearentzat.

Hibaikako emakumeak, Galizian, joan den asteburuan. Argazkia: Dani Novas
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/07/05

Erronka nagusiak play-offa eta zuzeneko jaitsiera saihestea ditu aurten Hibaikaren emakumeen ontziak, seigarren postua lortzea da marra gorria Iñaki Mendizabalek entrenatzen duen taldearentzat. Aurreko asteburuan hasi zuen lehia Euskotren Ligan, eta hasierako bi estropaden ostean, bide onetik, lanak bikain eginda doala Madalen ontzia esan daiteke.

Bosgarren postuari ere egin dio keinu Mendizabalek, “Hondarribiarekin borroka nola doan ikusi behar horretarako. Printzipioz, seigarren postu hori bermatzea da helburua”.

Galizian egindako bi estropadei begira irakurketa positiboa Mendizabalek, “aurreneko egunean ez ginen oso fin ibili, ez ginen ondo moldatu itsasora, mugitua zegoen eta ezin izan genuen gure lana ondo egin. Igandean, berriz, akatsa horiek zuzenduta, estropada biribila atera zitzaigun. Lehenengo luzean, hasiera-hasieratik buru hartuz, bukaera arte. Azkeneko minutuetan Hondarribiak estutu gintuen, baina gai izan ziren arraunlariak abantaila mantentzeko”.

Ez du lan erraza izan Mendizabalek, ezta arraunlariek ere. Izan ere, baja ugari izan ditu denboraldi honetan Hibaikaren emakumeen taldeak. Hala berretsi du entrenatzaileak, “klubarentzat zaila izan da, talde osoarentzat, baina gehienbat arraunlarientzat. Kopuru handi batek uztea erabaki zuen; bateren bat beste talderen batera joan da, erabaki hori hartu zuen. Ez da batere erraza izan. Kopuruz gutxi geunden, eta gazte mailatik tira behar izan dugu astebururo trainerua uretara bota ahal izateko. Azken unean kanpotik ekarri behar izan ditugu arraunlari batzuk, hemen arraun munduak taldeak badaudelako, baina arraunlariak gutxi, eta zaila izaten da talde batetik bestera aldatzea. Taldea osatzeko Alacanteko —Herrialde Katalanak— lau arraunlari ekarri behar izan ditugu. Azken unean etorri dira eta orain momentuz, moldatzen ari dira. Ea udara pasa ahala hobetzen joaten garen”.

Arazo handiena itsasoan dutela dio Mendizabalek, “ez gaude ohituta itsasoan ibiltzera, bai ur zakarretan Mediterraneo aldean haizeak jotzen duenean gogor, haize olatu hori sortzen da eta apur bat ohituta badaude, baina itsaso zabalean olatuekin ez”. Erronka, horretan hobetzea dute, beraz.

Biharko estropadarako kiniela eskatuta, Donostian zein emaitza espero duten galdetuta argi mintzatu da Mendizabal, “nahia da seigarren postu hori behintzat egitea, ildo beretik jarraitzen badugu, gaizki ez dut uste egingo dugunik, baina sinatuko nuke seigarren egitea. Hortik gora, ongietorria guztia”. Argi esan du, biharko Donostiako estropadan, “tanda irabaztera” aterako dira.

Hibaika zaleei ere egin die deia emakumeen traineruaren entrenatzaileak estropadetara etor daitezen taldea animatzera: “Estropada politak izan dira joan den asteburuko biak, eta dagoen mailarekin, bigarren zein lehen txandan, erronka polita egongo da. Bide batez, Hibaika animatzera etortzeko deia egin nahi diot jendeari”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.