Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

25 urte uhinetan oiartzuarren erakusleiho izaten

Oiartzun Irratiaren seinalea lehen aldiz jaso zela mende laurden beteko da etzi. Komunitatea ehuntzen jarraitu nahi dute, hilaren 13rako festa bat antolatuta. Herritarrek irratiaren mikrofonoa zabalik dutela gogorarazi dute.

oiartzun irratia 25 urte erreportajea Alazne Etxeberria eta Itsaso Guemes, Oiartzun Irratiko esatariak.
Erik Gartzia
Oiartzun
2024/07/05

Euskarazko komunikabideen olatuak, pasa den milurtekoaren bukaeran eta egungoaren hasieran, hainbat medio berri ekarri zituen: lau udalerrietan euskarazko aldizkariak zeuden, eta Oarso Telebista ere etxeetako pantailetara iristen hasi zen. Tartean zen Oiartzun Irratia. 1999ko uztailaren 7an zabaldu zen irratiaren seinalea estreinakoz. Kontakatilu Irratia zenaren azpiegitura aprobetxatu zuten, udalaren laguntzarekin. Emisio pilotua bezperan egin zuten, sanferminetako txupinazoarekin. Ane Lardi Enbil izan zen uhin-frekuentzia elikatzeko ardura izan zuena, 20. urtemugaren harira irratiari buruz egindako erreportajean gogorarazi zuen moduan.

Ordutik urak bere bidea jarraitu du, eta mende laurdenaren atarian dago irratia. Aldaketa garrantzitsu bat izan du azken urteetan: Arraskuelarre kaleko lokala utzi, eta euskalgintzako gainontzeko eragileekin batera partekatzen du Landetxe eraikin berriko azkeneko solairua. «Irrati zaharrak bazeukan bere xarma, zerbait berezia, baina pixka bat iluna zen», gogorarazi du Alazne Etxeberria esatariak. «Oraingo honek leihoa du, argia sartzea, eta plazan jendea ikustea… Hori beste zerbait da. Oiartzun erdi-erdian dago, eta jendea irratira hurbiltzeko errazagoa da», gaineratu du.

Euskalgintzako eragileekin duten harremanaren garrantzia azaleratu du Itsaso Guemesek, irratiko beste esatariak. Hori esan baino segundo batzuk lehenago adibide grafikoa gertatu da: AEK-koak sartu dira estudioan, zuzeneko emisioa bukatu dela jakitun, zerbaiti buruz galdezka. Azken solairua Marx anaien kamarotearekin alderatu du Guemesek, pertenentzia sentsazio bat dutela adierazi du. «Zerbaiten parte zaren sentsazioa irabazi dugu, eta espazio bat izatea. Solairu bat daukagu euskalgintzakoontzat, eta hori garrantzia ematen zaion erakusle da».

Oraindik jende asko beheko estudio zaharrera joaten direla esan dute, umoretsu, nahiz eta Landetxeko eraikinak «ikusgarritasun handiagoa» duen. Gainera, asteburuetan eraikina —irratia ez— irekita dagoenez, larunbat eta igandetako ekitaldietara hurbiltzen direnek irratia gertuago senti dezakete. Estudio berriak bisitariak zur eta lur uzten dituela adierazi dute, eta baduela zaharrak ez zuen «seriotasun handiagoa». «Zentralitatea» ez da bakarrik fisikoa; udalak ere apustua egin du haien alde. «Udalarekin elkarlana estutzen ari gara. Ikusi dute proiektu interesgarria dela, eta zabaldu edo ireki nahi dute. Kolaborazio berriak sortu nahi dituzte, eta herritarrak hurbildu. Ideia ona baldin badauka, nahi duena etor daiteke hona», esan du Etxeberriak. Guemesek gehitu du: «Beti egon da mikrofonoa irekia, baina orain bultzada berri bat eman nahi diogu».

Festa, hilaren 13an

Oiartzun Irratia osatzen duen komunitatea hilaren 13an elkartuko da. Bazkari handi bat egingo dute, auzoetako elkarteetako sukaldari iaioenek prestatutakoa. Sarrerak salgai daude irratian bertan eta Landetxen, 15 euroan helduentzako eta 8an haurrentzako.

Haurren txokoarekin hasiko dira, ikastetxeetako guraso elkarteekin eta Abaraxkarekin hitzartuta. Eguerdian desafio handia egingo dute herri kiroletan, herriko gazte eta beteranoen artean (HITZAn porra egin daiteke). Ekitaldiaren ondoren etorriko da bazkaria, eta Joxe Leon Kazabonek eta Irati Odriozolak girotuko dute postrearen garaia, arrakasta handia duen bingoa jokatu aurretik. Kopla txapelketaren sariak nork jasoko dituen herritarrek erabakiko dute. Mxk3r eta Dantzall Soundek hartuko dute girotzearen lekukoa, eta Tio Teronen Semeen hirugarren ikuskizunaren estreinaldiarekin bukatuko da ospakizuna. 

Laguntzen ari direnei eskerrak eman dizkiete, beraiekin egindako auzolanik gabe «ezinezkoa» litzatekeelako horrelako ospakizun bat aurrera ateratzea. «Jendeak irratia maite duela sentitzen dugu», esan du Etxeberriak.

Programazioa

Etxeberriak eta Guemesek irratiaren programazioari errepasoa eman diote, egunez egun, Arguyuan saioaren barruko atal edo saioekin. Astea Joxemi Lopez eta Kirolez blai-erekin hasten dute. Joxe Mari Mitxelenarekin herriko ondarea ezagutzen dute, eta Oarso Bidasoko Hitzarekin errepasoa ematen diote aktualitateari.

Asteartetan irratiko saio izarra iristen da: Zana zalako. Herriko gonbidatu bat eramaten dute, eta bere bizitzari buruzko elkarrizketa «intimoa» egiten diote. Esatarien arabera, «arrakasta handiena» duen saioa da. Eltze tartin sukaldaritza saioa egun horretan izaten da, Gazteluko Haritz Ertzibengoarekin. Hilean behin, ziklizitateari buruz aritzen dira Loregorrirekin. 

Asteko hirugarren egunean nazioarteko gaiak hizpide izaten dituzte, Txente Rekondorekin, eta Udalaren tartea espaziora udaleko ordezkariek gaurkotasunezko gai bat eramaten dute. Ostegunetan, Literari euskal literaturari buruzko programa izaten dute, eta Lanin egitasmoaren tartea ere bada. Astea bukatzeko, bideo-jokoak eta bertsoak izaten dituzte hizpide, eta asteko sarien zozketa egiten dute. Sariak herriko establezimenduek ematen dituzte; 40tik gora dira irratia babesten dutenak. Tarte hori oso gustuko dute esatariek, entzuleekin solasaldi «naturalak» suertatzen direlako.

Datorren denboraldirako haurren literaturari buruzko saioa estreinatuko dute, baita webgune berria ere. Gala batean aurkeztu nahi dituzte berritasunak. Oiartzuarrak gonbidatu dituzte komunitatearen parte izatera, mikrofonoa irekita dutelako. Oiartzuarren erakusleihoan parte hartzeko baldintza bakarra dago: euskaraz aritzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.