Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Iglesiasek agindu bezala "beste bertsio" bat eman du Hibaikak Donostian

Hibaikako gizonen ontziak estropada polita egin zuen larunbatean Donostian. Bosgarren sailkatu zen, baina Busturialdeko ontzitik ehunenetara, eta sailkapen orokorrean atzetik dituen bi ontziei minutu luzeko aldea aterata.

Hibaikako gizonen trainerua erdian larunbateko estropadan. Argazkia: Dani Novas
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/07/08

Beste bertsio bat emango zutela larunbateko estropadan Kontxako badian esan zuen David Iglesias Hibaikako gizonen entrenatzaileak. Esan eta egin. Euren tandako azkarrena izan zen Madalen ontzia alde handi-handiarekin minututik gorako tartea aterata Santoña eta Lutxanako traineruei. Lehen luzea baldintza gogorretan, itsaso mugituan egin zuten lehen txandan ateratako hiru ontziek, eta bi txanden baldintzak ez ziren berak izan. Erabateko nagusitasuna izan zuten Donostiako estropadako lehen tanda horretan, hasi eta buka lehen postuan, alde ikaragarriarekin.

Lehen ziabogarako 12 segundoko aldea atera zion Santoñari Hibaikak, eta 13 Lutxanari. Bigarren ziabogan, denbora tartea zabaldu zuten errenteriarrek, eta hirugarrenerako minutukoa zen alde hori beste bi ontziekin. Azken luzean alde hori handitu egin zuen Iglesiasek entrenatzen duen tripulazioak minutu eta hogeita sei segundora utzita;  23.08,71 egin zuen Hibaikak. Iglesiasek agindutako beste bertsio hori eman zuten, zalantzarik gabe.

Baldintzak aldatu egin ziren bigarren txandarako, eta euria eta haizea azaldu baziren ere, itsasoak bareago zirudien. Bigarren tanda horretako lau ontziek hobetu egin zuten Hibaikak egindako denbora, baina Busturialdeatik oso-oso gertu gelditu zen, 10 ehunen tarteak bizkaitarren alde egin zuen. Castreñak ere hobetu zuen Hibaikaren denbora, baina harekin ere sei segundo exkaxeko tartea. Nagusi Astillero izan zen, eta Donostiarra bigarren. Hibaikak, bosgarren egin zuen; sailkapen orokorrean ere bosgarren postuan dira.

Astillero eta Donostiarra goitik ari dira, maila altua ematen, baina Hibaikak larunbatean erakutsi zuen Castreña eta Busturiarekin lehia bizi-bizian aritzeko gaitasuna baduela. Hurrengo KAE2 Ligako estropada Errenteria-Oreretan jokatuko da bi luze eta ziaboga bakarrarekin erlojupean. Oiartzun ibaian hasi eta buka, Pasaiako Badia aldean egingo dute lehia. Etxean izango dira, eta lehen eskutik ezagutzen dute arraun eremua Iglesiasek entrenatzen dituen arraunlariak, eroso ariko dira, beraz, ligako bosgarrenean. Igandean jokatuko den estropada puntuak biltzeko aukera bikaina izango dute errenteriarrek, eta ziur, ez dutela hutsik egingo.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.