Larunbatekoari buelta eman dio Zierbenan Hibaikak
Larunbateko estropadan moldatu ez baziren ere, igandekoan, euren tandako bigarrenak izan ziren Hibaikako emakumeak. Seigarren postua du begiz jota Iñaki Mendizabalen taldeak play offa saihesteko.
Ez ziren moldatu larunbateko estropadara Hibaikako emakumeak. Itsaso oso zakarrarekin egin zuten lehia eta baldintza horietan ez dira ongi moldatzen Iñaki Mendizabalek entrenatzen dituen arraunlariak. Hasiera-hasieratik izan zuten arazoa estatxa heldu eta ontzia zuzen mantentzeko irteera puntuan, eta atzetik egin zuten hasieratik estropada Donostian. Ez zuten asmatu larunbateko agertoki horretan, eta emaitzak erakusten du hori: zortzigarren postua egin zuten errenteriarrek, azkeneraino borrokatuta.
Atzo baina, oso bestelakoa izan zen emaitza Zierbenan jokatu zen Euskotren Ligaren laugarren estropadan. Seigarren sailkatu zen Mendizabalek zuzentzen duen eskifaia, euren txandan bigarren postua eginda. Hibaikaren Madalen ontzia orain artekoetan baino urrutiago Hondarribitik atzo Zierbenan —13 segundoko aldea atera zion Ama Guadalupekoak Hibaikari—. Hala ere, atzoko estropadan seigarren postua egin zuen Errenteria-Oreretako traineruak. Sailkapen orokorrean zazpigarren da Hibaika asteburuko bi estropaden ondotik, Cabo da Cruz ontzitik puntu bakarrera. Zuzeneko jaitsiera eta play offa saihestea du helburu Mendizabalen taldeak denboraldi honetan, eta ahal dela sailkapen orokorrean gora egitea lasaitasuna emango dion postu batera eta Euskotren Ligan duen lekua bermatzeko.
Datorren asteburuan beste bi hitzordu Hibaikako emakumeak Euskotren Ligaren barruan. Lehena Bilbon izango dute larunbatean 17:20an; bigarrena, Sestaon igandean, 11:20an. Bi horietan puntuak biltzeko saiakera bizia egingo dute errenteriarrek marra gorria duten seigarren postu horretan, eta ahal dela gorago, sailkatzeko.
Asteburuko estropadetako denborak kontsultatzeko, egin klik hemen.