Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

San Pedrok goranzko joerarekin jarraitzen du

'Libia' hamargarren izan da asteburuan jokatutako bi estropadetan, hortaz, koska bat gora egin du lehen bi jardunaldiekin alderatuta. Hala ere, salbazioa puntu batera aldendu zaie.

Argazkia: Sanpedrotarra Arraun Elkartea.
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2024/07/08

Asteburuan Eusko Label Ligako hirugarren eta laugarren estropadak jokatu dira. Larunbatean XVI. Fabrika Bandera lehiatu zen Donostian, eta atzo, Zierbenako XLI. Petronor Bandera. Estreinako asteburuan, Coruñako eta Bueuko estropadetan, azken-aurreneko postuan sailkatu ondoren, koska bat gora egin du San Pedrok Euskal Herriko lehen estropadetan, bietan hamargarren izan baita, 6 puntu poltsikoratuta.

Galiziako estropaden moduan, Bueu azken postuan sailkatu da Donostian eta Zierbenan; hortaz, Galiziako ontziak azken postuan jarraitzen du, 4 punturekin. San Pedrok bi traineru utzi ditu atzean bi jardunaldietan, baina ez ontzi bera. Donostian Kaiku sailkatu zen azken aurreneko postuan, eta Zierbenan, aldiz, Lekittarra. San Pedrok goranzko joerarekin jarraitzen du, eta azken asteetako sentsazioak onak izan direla onartu du berriki Xabier Isasa presidenteak, Hitzari egindako adierazpenetan.

Puntuetan, ordea, galera izan dute moreek, eta sailkapeneko hamaikagarren postuan jarraitzen dute, 10 punturekin. Hamargarren Kaiku da. Bizkaitarrek 14 puntu dituzte, sanpedrotarrek baino 4 gehiago. Asteburu honetan 7 puntu erdietsi dituzte, pasaitarrek baino 1 gehiago. Donostian azken-aurren izan baziren ere, Zierbenan fin ibili ziren bizkaitarrak, eta zortzigarren postuan sailkatu ziren.

Isasak adierazi zuen, igo berria den taldea izanik, aurreneko helburua azken postuak saihestea dela. Azken postuan den Bueurekiko 6 puntuko errenta du Libia-k, hortaz, jaitsiera zuzena ekidingo lukete. Hamaikagarrenak play-offa jokatuko du, eta postu hori saihestu nahi du San Pedrok. Aurrez aipatu bezala, hamargarren den Kaikuk 4 puntu ateratzen dizkio Libia-ri. Bederatzigarren Cabo da, eta haiek errenta handiagoa dute San Pedrorekiko, 8 puntu gehiago baitituzte.

Argi dago San Pedrok borrokan jarraitu beharko duela, baina Isasak onartu zuen moduan, bide onetik doaz, eta gerra emateko prest daude.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.