Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Atera dute labetik madalenetako jai egitaraua

Bihar 10:00etan hasiko dira banatzen jai egitaraua eta poltsikorako bertsioa udaletxeko arkupetan. Udal eraikinetan ere eskura izango dira programak.

Madalenetako egitaraua aurkeztu du udal korporazioak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/07/10

Altxorra eskutan bildu dira gaur Herriko Plazara Aizpea Otaegi alkatea, Maite Gartzia Kultura zinegotzia, eta Bernar Lemos (EH Bildu) Isaac Palencia (PSE-EE), Elixabete Murua (EAJ) eta Antonio Vicente (PP) zinegotziak. Labetik atera berri dute madalenetako jai egitaraua eta gaur aurkeztu dute korporazioko kideek. Herritarrek ordu batzuk itxaron beharko dituzte oraindik ere, ale bat jasotzeko, izan ere, bihar hasiko baitira banatzen jai egitaraua zein poltsikorako bertsioa udaletxeko arkupetan 10:00etatik 13:00etara.  Udaletxean, Aldakoenean, Lekuona Fabrikan, galtzarabordan, fanderia eta Beraungo kirol instalazioetan eta gainontzeko udal eraikinetan eskuratzeko aukera ere izango da, esan moduan bihartik aurrera.

Aizpea Otaegi alkateak hartu du hitza, festak “garena ospatzeko” aukera direla esateko eta hori “errespetuz eta gure aniztasuna ospatuz” egiteko deia zabaldu du. Ardura hartzera deitu du, gainera, Errenteria-Oreretako jaiak “eredugarriak” izan daitezen, “bizikidetzari eta elkarrekiko errespetuari dagokionez”.

Aipamena udal agintariak jai batzordeari, horretan parte hartzen duten eragile, elkarte eta herritarrek egiten duten lan eskergari esker delako Otaegiren hitzetan posible jaiak ospatzea: “Jai parte hartzaileak dira gureak, urteak daramatzagu jai batzordearekin elkarlanean jaiak antolatzeko, baina etengabe ari gara elkarlan horretan sakontzen. Aurten, bereziki, aipatu nahiko nuke alde batetik gazteen programazioa gazteekin beraiekin antolatzeko sare  sozialen bidez iniziatiba abiatu dela eta gazte askok parte hartu dutela. Horrek ahalbidetzen digu adin guztientzako erakargarria izango den programazioa osatzea eta zentzu horretan ere gazteei eskerrak eman nahi dizkiet egin dituzten ekarpenengatik”.

Bestaldetik, aipamen berezia ere aurten lehenengoz jaietako omendua aukeratu duen herritarrez osatutako batzordeari, “pausu garrantzitsua da partaidetzan eta herritarren inplikazioan sakontzeko. Prozesua bera oso polita izan da eta positiboki baloratu da”. Herritar horiei ere eskerrak eman dizkie alkateak hatutako arduragatik, “ez baita nolanahiko erabakia madalenetako omendua aukeratzea”.

Konpromisoa eta inplikazio hitzak gaurko agerraldian erdi-erdian jarri ditu Otaegik, “halakoa da gure herria, eta herriarekiko atxikimendu handia duten herritarrak dauzkagu. Horren erakusgarri dira jaiak eta esango nuke horren erakusgarri edo adibide badirela  DYAko kideak ere”. Aurtengo menduek egiten duten lan konprometitu eta handiari aitortza egin dio alkateak, “oso bat datoz gure herriarekin eurek transmititzen dituzten balioak”.

Ondo pasatzeko deia herritarrei, eta jaietan ere “herri eredugarri” izateko eskaera.

Hiru txupinazo

Maite Gartzia Kultura batzordeak hartu du hitza ondoren. Berak ere eskerrak eman dizkie jai batzordea osatzen duten norbanako, eragile eta elkarteei. Jaiak piztuko dituen txupinazoari begira jarri da gero, gogora ekartzeko ohi bezala, hilaren 21eko 19:00etan piztuko dutela suziria. “Herriko Plaza adin guztietako topagune izatea nahi dugu”, erantsi du Gartziak, eta oroitu ez dela txupinazo bakarra izango, Mila koloretako txupinazo txikia, eta Holi txupinazoa ere izango dira aurten ohiturari jarraituz. Halaber, txupinazo nagusia, jarraitu bai baina lasaitasunetik egin nahi dutenentzat, Zumardian pantaila erraldoia jarriko dutela esan du, eta streaming bidez jarraitzeko aukera ere izango dela Herri Bizia Webgunearen bidez. Egin klik hemen.

Jai egitaraua zein poltsikorako bertsioa bihartik eskuratu ahalko dela ere jarri du nabarmen: “9.400 ale argitaratu dira paperean, eta beste hainbeste poltsikorako formatuan”. Digitalean ere kontsultatu ahalko da, egin klik hemen.

Azkenik, jaiak nola bizi dituzten partekatzeko gonbita egin diete herritarrei, sare sozialetan #Madalenak2024 traola erabilita, “kontakizun kolektiboa egiteko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.