Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Errenta aitorpena euskaraz egiteagatik, ondo jatera

Ogasunaren aurrean euskara erabili dutenen artean zozketa egin, eta otordu bana irabazi dute eskualdeko lau biztanlek.

Lau herrietako irabazleak, sariekin.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2024/07/10

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak —eskualdeko lau udalek dute ordezkaritza bertan— 2023ko errenta aitorpena euskaraz egitera deitu zituen herritarrak. Hala egin zuten askok, eta horien artean promestutako zozketa egin dute. Hilaren 4an egin zuten zozketa hori, eta zortedun bakoitzak bi lagunentzako otordua irabazi du eskualdeko lau herrietako jatetxe banatan.

Errenteria-Oreretako sariduna Leire Pikabea izan da. Hango Bixigarri jatetxean gozatu ahal izango du otorduaz. Saria Errenteriako Udaleko Hizkuntza Berdintasunerako zinegotzi Leire Maziziorrek eta Bixigarriko Alex Oier Gonzalezek eman zioten.

Lezon, berriz, Lourdes Lizarazuri egokitu zaio ogasunaren aurrean euskara erabiltzeagatik saria. Aiton Borda jatetxean gozatuko du sari hori. Iker Salaberria Lezoko Udaleko Euskara zinegotziak eman zion saria.

Amazkar tabernako gutiziak dastatu ahal izango ditu Maialen Lekuonak. Hark irabazi du oiartzuarren otordua. Saria Aiako Harria Gaztelumendi Euskara zinegotziak eman zion, aurrez aurre.

Pasaiako irabazlea, Aitor Gurrutxaga. Donibaneko Ontziola jatetxera joango da pasaitarra, pozik asko. Laura Ré Euskara zinegotziak eta RKA aholkularitza establezimenduko Pitu Badiolak eman zioten saria.

Eskualdeko udaletako ordezkariek deia egin diete bertako biztanleei: jarri dezatela, ogasunaren aurrean bezala, euskara toki guztietan erabiltzen. Aitorpena oraindik ere gaztelaniaz egiten dutenak euskaraz egitera animatu dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.