Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Oiartzun ibaia eta Pasaiako Portua Errenteria Hiria Ikurrinaren agertoki igandean

KAE2 Ligako bosgarren estropada izango da igandekoa eta zazpi tripulaziok hartuko dute parte.

Jon Otegi Hibaika arraun Elkartearen presidentea, Leire Mazizior Kirol zinegotzia eta Patxi Lersundi Hibaikako zuzendaritzako kidea.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/07/10

Errenteria Hiria Ikurrinaren  11. ekitaldia jokatuko dute igandean Oiartzun ibaia eta Pasaiako Portu artean. Hibaika Arraun Elkarteak antolatutako estropada da eta Errenteriako Udalaren Kirol sailaren laguntza du.

11:00etan hasiko da estropada eta KAE2 Ligan ari diren zazpi ontziak ariko dira ikurrina eskuratzeko lehian: Hibaika, Astillero, Donostiarra, Castreña, Busturialdea, Lutxana eta Santoña. Banakako erlojupekoa izango da estropada, bi luze eta ziaboga bakarrekoa eta arraunlariek 3 itsas miliako distantzia egin beharko dute (5.556 metro). Iztieta pasealekuan hasi eta bukatuko da estropada, Iztieta-Ondartxoko Gurekin Auzo Elkartearen egoitza parean; ziaboga berriz, Trintxerpe hasieran egingo dute traineruek.

Igandekoa aukera paregabea izango da traineruak gertu-gertutik ikusteko lehian.

Hibaikako gizonen traineruak aldekoa izango du lehen eskutik ezagutzen duelako estropada eremua, eta ziur, joan den larunbatean David Iglesiasek zuzentzen duen arraunlari taldeak Donostian erakutsi zuen “beste bertsio” hori berriro ikusteko aukera izango dutela bertaratzen direnek.

Hibaika Arraun elkarteak zein Errenteriako Udalak bertaratu eta arraunarekin gozatzeko deia egin diete herritarrei. Errenteria-Oreretako arraun klubak, gainera, Madalen ontziko koloreekin bertaratzera deitu ditu Hibaikazaleak eta herrikideen eskifaia animatzera.

Denboraldirako erronkak

David Iglesiasek play offa du begiz jota eta estropada guztietara helburu horrekin ateratzen ari dira. Aldaketak izan ditu denboraldi honetan taldeak eta arraunlari oso gazteekin osatu du Hibaikak gizonen traineru hori. Une honetan bosgarren postuan da sailkapen orokorrean Errenteria-Oreretako trainerua, eta taula horretan gora egitea du erronka. Igandekoa, zalantzarik gabe, aukera paregabea izango dute Madalen ontzikoek puntuak bildu eta gorako bide horretan aurrera egiteko.

Igandeko estropadaren irteera hurrenkera sailkapenaren arabera egingo dute, atzekoz aurrera; hau da, sailkapen taulan azkena den taldea izango da erlojupekoa egiten lehena. Hori horrela, honela aterako dira: Santoña, Lutxana, Hibaika, Busturialdea, Castreña, Donostiarra eta Astillero. Ordubeteko iraupena izango du estropadak.

KAE 2 Ligako sailkapenak eta estropada egutegia kontsultatzeko egin klik hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.