Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Luxuzko kontzertua ermitan, Landarbaso abesbatzarekin

Honakoa Madalen aurreko kontzertuaren 34. ekitaldia izango da. Berezia da kontzertu hori Landarbaso abesbatzarentzat, eta bere unerik gorenean emanaldi bikainaz gozatzeko aukera eskainiko die herritarrei.

Landarbaso abesbatzaren emanaldiaren aurkezpena. Argazkia: Herri bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/07/11

Madalen aurreko kontzertua eskainiko du Landarbaso abesbatzak hilaren 19an, ostiralarekin. Ez da nolanahikoa hitzordu hori; batetik, hogeita hamalaugarren urtea izango du Errenteria-Oreretako abesbatzak kontzertua eskaintzen duela; bestetik, Austriatik heldu berria da Landarbaso, Spittal an der Drauko txapelketatik eta hirugarren postuan sailkatzeaz gainera polifonia atalean, derrigorrezko obraren sailean interpretaziorik onenaren saria eskuratu dute errenteriarrek. Hilaren 19koa beraz, goi mailako emanaldia izango da, luxuzkoa, eta gainera, doakoa.

Gaur aurkeztu dute ekitaldia Lurdes Uranga Maria Magdalenaren Lagunak elkarteko kideak eta Iñaki Tolaretxipi Landarbaso abesbatzaren zuzendariak. Elkarte horrek azken 11 urtean  izan dela kontzertu antolaketan laguntzailea nabarmen jarri du Urangak, baina gainontzeko urte guztietan Landarbaso izan dela arduratu dena, eta aitortu dio abesbatzari hainbeste urtez kontzertua bizirik mantentzeko egindako lana. Madalenaren ermita espazio aproposa dela musika emanaldietarako ere esan du Urangak, “hala esaten digute bertan emanaldia egiten dutenek, akustika paregabea duela. Guretzako plazera da Landarbaso bertan izatea emanaldia eskaintzen”.

Ikasturtearen bilana ere egin du Urangak, eta hala, aurten 17 kontzertu egin direla ermitan aipatu du, “horietatik sei elkarteak antolatu ditu, eta beste 11k berriz, herriko hainbat eragilerekin egindako kolaborazioen ondorio izan dira”.

Tolaretxipik hartu du hitza gero. Madalenen aurrekoa, kontzertu “berezia” dela eurentzat aitortu du: “Batzuetan entsegu gisa baliatzen dugu lehiaketaren batera edo emanaldiren baterako, eta oraingoan berriz, lehiaketa batetik bueltan egingo dugu emanaldia”. Austriara begira jarri da ondoren, Spittal an der Drauko txapelketara. Esperientzia ikaragarri aberasgarria izan da abesbatzarentzat, hala esan du zuzendariak: “Esperientzia gogorra izan da abesbatza gorenekin lehiatu garelako bertan, maila handiko taldeak izan dira, eta hirugarren sariarekin eta derrigorrezko obraren interpretazio onenaren aitortzarekin itzultzea ikaragarria izan da”.

Pozik oso emaitzarekin abesbatza. Ikasturteko lanari begirada ere Tolaretxipik; 2023an 51 kontzertu eskaini bazituen Landarbasok, aurten muga hori gainditu dutela jarri du nabarmen, “astakeria da kopuru hori”.

Hilaren 19ko emanaldia 20:00etan izango da eta programa zehaztu gabe badute ere, ardatza, Austriako txapelketara eramandako errepertorioa izango dela aurreratu du, “%80 izango da bertara eraman genuena”. Herritarrak emanaldira gonbidatu ditu Tolaretxipik, “aukera polita da Landarbaso entzuteko, momentu oso interesgarrian gaude, Europan abesbatza erreferentea gara”. Horren harira, anekdota baterako tartea ere hartu du: “Austrian izan garenean txapelketaren bi epaimahaikidek esan zidaten Landarbasoren zale direla. Ohore bat da, benetan pozgarria halakoak jasotzea”.

Ordubete inguruko saioa izango da, zalantzarik gabe ederra eta gorena, Tolaretxipik esan duen moduan, “ikusgarria izango da”. Ikusgarria eta entzutekoa, ziur. Hitzordua, hilaren 19an, ostirala 20:00etan Madalenaren ermitan; sarrera doakoa izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.