Txupinazorako 'VIP tiketek' badituzte jabeak
Izena eman dutenen artean bost sarrera bikoitz zozkatu ditu udalak: hilaren 21eko txupinazoa udaletxeko balkoitik ikusiko dute.
Madalenen hasierako txupinazo nagusian, udaletxeko balkoian, hainbat lagun izango dira: DYAko txupineroak, udal ordezkariak, jai batzordeko kideak… eta herritarrak. Izan ere, azken urteetan egin moduan, udalak zozketa egin du izena eman duten errenteriarren artean txupinazoa herriko etxearen balkoitik nork ikusiko duen erabakitzeko. Jada badaude irabazleak, bost; horietako bakoitzak bi sarrera bikoitz edo VIP tiket jasoko ditu.
Honakoak izan dira onuradunak:
- Nerea E. M.
- Idoia S. C.
- Encarnacion O. S.
- Ainhoa C. B.
- Cristina V. R.
Udala pertsona horiekin harremanetan jarri da jada.