Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kale katuen babesgunetik larrialdi deia

Bitarteko faltak eta urte luzetako lanak metatutako nekeak, egoera larrian jarri du Miauka elkartearen aterpetxea. Une honetan ezinezkoa dute katu gehiago hartzea bertan.

Katemea kumeekin Miaukaren aterpetxean. Une honetan 50 katu dituzte adopzioan emateko.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/07/12

Lepo dago Miauka elkartearen egoitza. Bitarteko falta, eta urte luzez lanean ari diren boluntarioen nekeak aterpetxean felido gehiago ez hartzera eraman ditu. Ezinezkoa dute. Une honetan 50 katutik gora dituzte bertan, guztiak adopzioan emateko, baina udara ez da horretarako garairik egokiena. Lehen eskutik ezagutzen dute egoera Maite Ariztimuñok eta Amaia Ibarzabalek. Ariztimuñok 20 urte luze daramatza lanean katuen koloniak kontrolatu, kale egoeratik ateratzeko bizileku egonkor eta duinak aurkitzen, eta bitartean goxotasun eta zaintza egokia eskaintzen; Ibarzabalek, berriz, 15 urte daramatza Miaukan buru-belarri.

Abandonua dago bertan bildutako katu guztien bizi ibilbidearen oinarrian: «Batzuk kalean utzi dituzte haien jabeek, beste batzuk kalean jaioak dira, baina kasu bietan abandonua dago funtsean». Lan eskerga egin dute Miaukak eta haren bueltan ari diren boluntarioek —gaur-gaurkoz lau dira finkoak— Errenteria-Orereta kaleko katurik gabeko udalerri bihurtzeko. Hori da irabazi asmorik gabeko elkartearen helburu behinena, eta hori egiteko CER protokoloa jarraitzen dute —harrapatzea, antzutzea eta itzultzea—, modu etiko eta eraginkorrean kontrolatzeko katu-populazioa. Animalia etxera molda daitekeela ikusten dutenetan, adopzioan emateko bidea zabaltzen dute aterpean leku emanda. «Bere izaeragatik hori ezinezkoa denean antzutu eta aurkitutako ingurunera itzultzen ditugu». Inguru horietan etxeak egiten dizkiete, baita janlekuak ere. «Herrian halako hainbat daude. Gune horien jarraipena ere egiten dugu, janaria jarri, ura aldatu, ingurua garbitu eta txukundu. Noizean behin katu berriak azaltzen dira, eta hori ere kontrolatzen dugu. Mantenu jarraitua da».

Metodoak funtzionatzen duen zalantzarik ez dute bi boluntarioek, eta hori erakusten duen adibidea jarri du Ariztimuñok: «Duela 20 urte, elkartea oraindik ere sortu gabea zenean, Alaberga auzoan 82 kaleko katu ziren. Harrapatu, antzutu eta batzuk adopzioan eman, eta besteak euren eremura itzuli genituen. Duela zortzi urtetik ez da kale katurik auzo horretan. Zahartuta hil dira batzuk, eta besteak etxeetan daude adopzioan hartuta. Auzoa kontrolpean da, eta harro gaude horretaz».

Katua adoptatu nahi dutenek bisita egin dezakete Miauka elkartera deituta eta bisita ordua adostuta arduradunekin.

60 katu adopzioan urtean
Katuak askotariko egoera eta baldintzetan heltzen dira Miaukak Igantzi kaleko 11 zenbakian duen aterpera: «Oso baldintza kaskarrean heltzen dira asko. Hemen bakoitzak bere izena du, bere mania eta gustuak ezagutzen ditugu». Egoera gorabehera, urtean batez beste 60 katu ematen ditu adopzioan elkarteak. Aurretik elkarrizketa pertsonala egiten dute harrera egingo duenarekin, eta jarraipena egiteko konpromisoa barne hartzen duen kontratua sinatu. Miaukaren egoitzatik esterilizatuta, parasitorik gabe, txertatuta eta gaixotasun testak eginda ateratzen dira bizimodu hobeago baten esperantzan. «Hasieran 80-90 ematen genituen urtean adopzioan». Adopzioak egiteko bisita egin daiteke. Horretarako, 661 41 32 79 telefono zenbakira deitu behar da, 16:00etatik aurrera.

Azken urtea bereziki gogorra izan dutela diote Ariztimuñok eta Ibarzabalek. «Uda ikaragarria izan zen abandonuei begira, katu heldu asko jaso genituen». Ezinbestekoa jo dute laguntza jasotzea: «Beste baldintza batzuk derrigorrezkoak dira, eragiten diren gastuak estaltzea ezinbestekoa da jarraitu ahal izateko. Pentsua ikaragarri garestitu da, baita albaitariaren zerbitzua ere». Horren harira eskaera egin diote Errenteriako Udalari: «Has dezagun elkarlanerako bidea. Bilera egin genuen Ingurumen zinegotziarekin duela urtebete eta berriro biltzekotan gelditu ginen. Urtebete joan da, eta ez dugu beste bilerarik egin. Borondatea dagoela sinistuta gaude, baina ez da beste urratsik egin elkarlan hori abiatzeko». Laguntza bakarra donazio pribatuak eta herritarrek eramaten dituzten hondar eta pentsu zakuak dira. Horiei guztiei esker ona azaldu diete. Neketik hitz egin du Ariztimuñok: «Urte asko dira, nire bizitza pertsonala alde batera utzi dut hemen hasi nintzenetik, pentsatuz bi urtean bukatuko genuela egin beharreko lanarekin, katuak kaletik aterako genituela bizimodu duinak eskaintzeko. Koitadua ni, 20 urte joan dira. Ditugun baldintzekin koloniak kontrolatuko ditugu, aterpean ditugunak zainduko ditugu, baina ezin dugu katu gehiagorik hartu».

Abandonuaren gaineko gogoeta egin dute: «Abandonatzea katuei agonia luzea eragitea da. Etxean bizi izan diren katuek ez dakite kalean bizitzen, kalera moldatzen direla esatea gezurra da».

Biltzeko borondatea
Yolanda Martin Ingurumen zinegotziarekin izan da hitza. Aitortu du urtebete joan dela Miaukarekin lehen bilera egin zutenetik: «Gaia aztertzekotan gelditu ginen, iazko irailean Espainiako Gobernuak onartu zuen animalien babeserako legea udalean nola moldatu hausnartuta. Bestalde, mahai gainean zuen udalak txakurrak eta beste animaliak jasotzeko zerbitzuaren kontratazio pleguaren lanketa ere, eta aste honetan bertan bideratu dugu. Egun gutxi barru argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta ikusi nahi dugu zenbat enpresak aurkezten duten proposamena. Eudelek ere joan den hilabetean zabaldu zuen animalien babeserako ordenantza proposamena; azken horrek ez ditu asebete dauden beharrak. Pieza horiek guztiak nahi genituen izan esku artean, azterketa serioa egiteko». Miaukarekin esertzeko asmoa berretsi du Martinek, baina denbora pixka bat gehiago eskatu du, animaliak jasotzeko zerbitzua esleitu arte. «Bilera egiteko borondatea berresten dut, aukerak aztertzeko». ■

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.