Bueu bakarrik dute atzean
Eusko Label Ligako asteburuko bi estropadetan 11. izan da San Pedro. Ustez ezarritako gidoia hautsi nahian dabiltza moreak.
Eusko Label Ligak hiru asteburu egin ditu, eta antza, San Pedrorentzat gidoia egina du. Gidoi horren arabera, 11. postua moreena da, eta Bueu bakarrik izango du atzetik falta diren estropada guztietan. Baina, eta gidoia txikituko balu San Pedrok? Posible da. Ez dute jaitsierako play-offerako 11. postu horrekin konformatu nahi, eta horren erakusle larunbateko estropada izan zen batik bat. Bizkai aldeko uretan ustez ezarritako gidoi hori berretsi egin zen, baina ñabardurak idatzi zituen Libia traineruak.
Izan ere, larunbateko Bilbokoan, San Pedro 11. izan arren (20.15), bi segundora izan zuen Cabo hamargarrena (20.13) , laura Lekittarra bederatzigarrena (20.11), seira Ondarroa zortzigarrena (20.09), zazpira Getaria zazpigarrena (20.08), eta zortzira Kaiku seigarrena (20.07). Seigarren postutik zortzi segundora bakarrik. Horrek esan nahi duena da gidoi hori hausteko gaitasuna baduela San Pedrok, eta asteburu on bat eginez gero, 10. postura hurbiltzeko ahalegina egingarri izateko aukera duela.
Atzo, igandez, 11. izan zen berriz ere San Pedro. Atzean Bueu. Aurretik Kaiku lau segundo gutxiagoarekin. Besteak urrunago Sestaoko uretan.
Asteburuko emaitza guztiak, nahiz Eusko Labeleko gorabeherak zehatz ikusteko baliatu esteka hau. Play-offak aurretik hamabi estropada daude Eusko Labelen. Kontrarioei segundoak jateko zereginean tinko ariko dira moreak.