Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aizpea Otaegi: "Egin ditzagun jaiak ere eredugarri"

Indarkeria matxistarik gabeko jaien aldeko neurriak hartu ditu udalak aurten ere, eta udalak eskura dituen bitartekoak jarri "jaiak ere eredugarri" izan daitezen bermatzeko.

Udal ordezkariak indarkeria matxistarik gabeko jaien aldeko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/07/17

Indarkeria matxistarik gabeko jaien aldeko neurriak hartu ditu udalak aurten ere. Ez bazaude eroso erasoa da lelopean herritar orok madalenak aske bizitzeko eskubidearen aldeko mezua zabaldu dute Aizpea Otaegi alkateak eta udalbatzako ordezkariek, baita udalak eskura dituen bitartekoak jarri “jaiak ere eredugarri” izan daitezen bermatzeko. Otaegik hartu du hitza ordezkari politikoen izenean, eta nabarmen jarri, emakumeak eta LGTBI+ pertsonek bizitzako eremu guztietan, eremu publikoan barne, eta bereziki jai eta aisialdi testuinguruan pairatzen dituzten diskriminazio eta erasoez jakitun direla. Hori horrela, beste urtebetez, indarkeria matxistarik gabeko madalenen alde neurriak hartu ditu.

Ez du bakarrik egin udalak, mugimendu feministako kideak, jai batzordeko hainbat eragilek, eta Ostari ostalarien elkarteko ordezkariekin batera landu du kanpaina.

Argia da mezua: Ez bazaude eroso, erasoa da. Helburua erasorik gabeko jaiak eta herria izatea da, eta bide horretan kontzientzia sortzea Otaegik azaldu duen bezala, “kontzientzia piztu nahi dugu herritarren artean, aniztasunean eta askatasunean bizi behar ditugula jaiak, eta denok garela festaren arduradun edo erantzule, eta horrenbestez, denok jokatu behar dugula rol aktibo bat bizikidetza, aniztasuna, eta berdintasun hori bermatu dadin. Kanpainak badu herritar guztientzako mezutik dezente”.

Nabarmen jarri du udal agintariak, ez dagoela lekurik erasoentzako, gozamenetik askatasuna baldintzatzen duen ekintza oro eraso gisa ulertu behar dela, ez dela onargarria, eta zero tolerantzia adierazi behar dela bizikidetzari edo norberaren askatasunari muga jartzen dion edozein jokabide.

24 orduko telefono zenbakia

Kanpainaz, sentsibilizazioaz eta denak interpelatzeaz harago, udalak hainbat zerbitzu jarriko ditu martxan madalenetan. Agerraldia egin duten eremuan bertan, Foru plazan, puntu morea edo indarkeria sexistarik gabeko informazio gunea zabalduko du udalak. Hilaren 21, 22  eta 24an, 18:00etatik 02:00etara izango da zabalik, eta hilaren 23 an12:00etatik 02:00etara. Bertan bi profesional ariko dira lanean. Guneak badu gainera 24 orduko telefono zenbakia edozein intzidentzia edo gertaeraren aurrean emakumeek edo LGTBI+ kolektiboko pertsonek erabili dezaketena. Telefono zenbakia, honakoa da: 650 40 78 58.

Azken hori hilaren 21etik 25era 24 orduz izango da aktibo. Ondorengo egunetan, hilaren 26tik 31ra ere martxan izango da, baina goizeko ordutegiarekin, 09:00etatik 13:00ak arte. Doakoa da, erabat konfidentziala, eta arta, psikologo batek egingo du.

Otaegik azaldu bezala, telefono zenbaki horren bidez, informazioa, orientazioa eta laguntza psikologikoa eskaintzeaz gain, jaietan jazotako erasoen erregistroa egingo da gertaerak agerian jartzeko. Erasoak erregistratzeko ez da salaketa ofizialik beharko.

Larrialdien kasuan, SOS Deiaken 112 telefono zenbakira edo 092 Udaltzaingoaren telefono zenbakira deitzea aholkatu du udalak.

Erasoen aurrean erantzun publikoa artikulatzeko Oreretako Mugimendu Feministaren protokoloarekin bat egingo du udalak, “berau lideratzeko protagonismo osoa mugimenduari emanez”. Udal barrukoa, teknikoa den protokoloa ere badagoela erasoen aurrean behar diren neurriak artikulatzeko.

Gaueko autobus zerbitzua indartua

Gaua seguruagoa izan dadin, gainera, jaien testuinguruan gaueko autobus zerbitzua indartu du udalak. Hala azaldu du Otaegik, eta zehaztu, ordutegiaren maiztasunari eragiteaz gainera, “maizago izango dira”, geltokiei ere eragingo die neurriak, izan ere erabiltzaileek eskatu ahala egingo baititu herri barruko autobus zerbitzuak geldialdiak. Kale igogailuen ordutegia ere  indartuko dute jaietan, eta 24 orduz izango dira zabalik. Hiri barruko autobus lineak eta ordutegiak albiste amaieran kontsulta daitezke.

Udaltzaingoa ere esku-eskura izango dute herritarrek. Izan ere,  hilaren 20ko 20:00etatik  hilaren 26ko 02:00ak arte 24 orduz udaltzain bat izango da udaletxean. Bestetik Udaltzaingoaren zerbitzua indartuko da hilaren 21etik 25era 20:00etatik 08:00etara, eta azkenik, udaltzainen salaketa bulego ibiltaria zabalik izango da Pilotari kalean hilaren 21etik 24ra bitartean 20:00etatik 02:00ak arte. Bi udaltzain izango dira bertan.

Esaldi bakarrera bildu ditu bere desioak jaietarako Otaegik, bukatzeko: “Izan daitezela jai eredugarriak”.

 

Hiri barruko autobus lineak eta ordutegiak

  • G1 linea: Aralar plaza, Pontika, Beraun etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Parke kalea, Urdaburu kalea, Murumendi kalea, Anbulatorioa, Alaberga 53, Alaberga 75, Versalles, Sorgintxulo 11, Portua, Nafarroa etorbidea 75. Irteerak: 23:00 – 00:00 – 01:00 – 02:00 – 03:00 –04:00 – 05:00.

  • G2 linea: Nafarroa etorbidea 75, Gabierrota, Lartzabal 1, Arragua, Fanderia 17, Erramun Astibia, R.Maria de Azkue, Gaztelutxo, Agustinak 4, E. Salaberria 6, Markola 41, Markola 25, Markola 3, Agustinak 15, Hijas de la Cruz, Zentolen 1, Zentolen 2, Zamalbide tailerrak, Sagardiburu 1, Sagardiburu 2, Egiburuberri, Zamalbide bidegurutzea, Masti-Loidi, Arramendi, Pontika, Beraun etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Aralar plaza. Irteerak: 23:20 – 00:20 – 01:20 – 02:20 – 03:20 – 04:20 – 05:20.

Larunbatean, hilak 20, ohiko ordutegia izango da indarrean:

  • G1 linea: Aralar plaza, Pontika, Beraun etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Parke kalea, Urdaburu kalea, Murumendi kalea, Anbulatorioa, Alaberga 53, Alaberga 75, Versalles/Sorgintxulo 21, Sorgintxulo 11, Portua, Nafarroa etorbidea 75. Irteerak: 23:00 – 00:00 – 01:00 – 02:00.
  • G2 linea: Nafarroa etorbidea 75, Arragua, Erramun Astibia, R.Maria de Azkue, Gaztelutxo, Agustinak 4, E. Salaberria 6, Markola 41, Markola 25, Markola 3, Agustinak 15, Hijas de la Cruz, Zentolen 1, Zentolen 2, Zamalbide tailerrak, Sagardiburu 1, Sagardiburu 2, Egiburuberri, Zamalbide bidegurutzea, Masti-Loidi, Arramendi, Pontika, Beraun etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Aralar plaza. Irteerak: 23:20 – 00:20 – 01:20 – 02:20.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.