Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Madalenen harira, trafiko aldaketak

Trafikoan aldaketak izango dira, baita hiri barruko zein kanpoko garraio lineetan ere.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/07/17

Madalenak direla eta aldaketak izango dira trafikoan zein hiri barruko zein kanpoko garraio lineetan ere. Mozketei dagokienean, hilaren 18ko, osteguna, 08:00etatik hilaren 28ra arte Touring etorbidea itxita izango da barrakak jartzeko. Nafarroa hiribidea, berriz,, hilaren 20an moztuko dute 19:000etatik aurrera Galizia eta Santa Klara biribilguneen artean, postuak jartzeko.

Hiri barruko garraio lineei dagokienean, Xenpelar eta Morrongilletako geltokiak bertan behera geratuko dira  eta Tulle kaleko geltokira lekualdatuko dituzte hilaren 20ko 20:00etatik hilaren 26ko 07:30era arte. Bertan behera ere, ondoko geltokiak: Niessen, Zumardia, Fanderia eta Gabierrota. Lartzabal auzoko 19. geltokia ere bertan behera hilaren 18ko 08:00etatik aurrera.

Hiri artekoei dagokienean, Lurraldebusen E02, E04, E20, E26, E27, E72 eta E77 lineak Galizia biribilgunetik Lartzabaleraino eta alderantziz zuzenean joango dira, Nafarroa hiribidea itxiko dela-eta, uztailaren 20eko 19:00etatik uztailaren 26ko 13:00 arte. Beraz, Zumardia, Gabierrota eta Lartzabalgo geltokiak bertan behera geldituko dira, bi norabideetan.

Garajeetako erabiltzaileek azkeneko urteetako ohiko moduan egingo dute sarrera eta irteera, mozketak eragiten dien kasuan. Argibiderik behar izanez gero Udaltzaingora deitu behar dute. Taxiek Nafarroa hiribideko ohiko geltokia izango dute, 69b zenbakian eta gainera, geltoki berri bat izango dute jaietan, Nafarroa hiribidean, Santa Klara biribilgunearen ondoan. TAO zerbitzua eten egingo da uztailaren 20ko 13:30etik 26ko 09:30era.

Aparkalekuei ere eragingo diete jaiek, eta Merkatuzarrekoa itxita izango dela  hilaren 20tik 25era azaldu du udalak. Aparkaleku alternatiboak, berriz, Telleri alde ikastetxean, eta Lousada kalean izango dira. Miguel Zabaleta kaleko kirol pistan 24 ordura zabalduko da aparkatzeko ordutegia.

Puntualki eta egitarauak derrigorzten duenetan trafiko mozketa puntualak ere izango dira eta Papresa barrutik pasatzen den bide publikoa ere itxita izango dela jakinarazi dute.

Zamalanei dagokienean, trafikorako itxitako gune guztiak 08:00etatik 12:00etara irekiko dira. Ordutegi horretatik kanpo ez zaie ibilgailuei sartzen utziko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.