Ekialdebuseko "masifikazioa" salatu du LABek
20. eta 26. lineetan murrizketak salatu, eta horietan dagoen bidaiarien pilaketaren berri eman du sindikatuak.
LAB sindikatuak jakinarazi du Ekialdebusen 20. (Hondarribia-Donostia) eta 26. lineetan (Irun-Donostia) bidaiarien “masifikazioa” ematen ari dela, “murrizketak” egin direlako. Sindikatuak zehaztu du egunean 61 bidaia egitetik, 49 egiten dituztela linea horiek. “Horren ondorioz, autobusak bidaiariz beteta doaz, eta horrek antsietatea eta estresa sortzen die erabiltzaileei eta Ekialdebuseko langileei”. Erabiltzaileek zuzenean euren ezinegona gidariei helarazten dizkietela esan du LABek, “kexa guztiak langileen eramaten dituzte”.
LABek nabarmendu du langileak ez direla murrizketen erantzuleak. Eta kexak dagokion tokira egiteko eskatu du. Hala, horiek 900 30 03 40 telefono zenbakira deituz (Lurraldebusen bezeroen arreta zerbitzukoa da) edo sare sozial bidez egin daitezkeela jakinarazi du.