Errenteria-Orereta bigarren, Euskal Herriko Erremintako Herri Arteko Txapelketan
Sestaoren kontra jokatu zuten finala Debako Aldats pilotalekuan. Larruzko paletarekin eta paleta motzean aritu ziren.
Euskal Herriko Erremintako Herri Arteko Txapelketako finalean aritu da Errenteria, baina ez du txapela janztea lortu. Debako Aldats pilotalekuan jokatu zuten finala, Sestaoren aurka.
Larruzko paletarekin aritu ziren Estefano eta Ruben eta irabazle izan ziren 35 eta 28 bukatu ondoren Zabalren eta Vegaren aurka. Paleta motzean, berriz, Yorel eta Abel aritu ziren eta galdu egin zute 21 eta 40ko emaitzarekin Sestaoko Ruiz eta Sierraren kontra. Bizkaitarrek “maila altua” erakutsi zuten eta oreretarrei ez zieten inolako aukerarik utzi. Sestaok jantzi zuen txapela, 12 puntuko aldearekin.