Madalenak "ez politizatuak" izatea nahi dute sozialistek
Herritarrei jaiak disfrutatzeko helarazitako mezuan, herriko jaiak "ez politizatuak" izatea eta "dibertsitatea" errespetatzea eskatu du PSE-EEk.
Madalen Jaiak “pozik, harmonian eta tolerantzian” disfrutatzeko mezua bidali die PSE-EEk herritarrei. Jaiak “solidarioak, inklusiboak eta denentzat berdinak” izatea espero dute, eta inolako erasorik gabekoak.
Jaiak “ez politizatuak” izatea nahi dute, eta herrian dagoen “dibertsitatea” errespetatzea. “Herriko dibertsitatea gure aberastasun eta oinarrizko balorea da, baita jaiak gozatzeko ardatz nagusia ere” azaldu du Jose Angel Rodriguez PSE-EEko kideak.