Mila Koloretako Txupinazo Txikia izan da guztien artetik lehena, eta beste urte batez, txikienek jaiak handi egiten badakitela utzi dute agerian.
Mundu bat bildu da aurtengo omendua izan den DYA elkartearekin Madalen Jaiei hasiera emateko. Txupinak eztanda eginda, bost egun dituzte aurretik eta 130 ekitalditik gora herritarrek erruz gozatzeko.
Ederki girotu dute txupinazo aurrekoa herri bazkarian. Eguraldiak gidoi aldaketa ezarrita Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalira lekualdatu dute herri bazkaria.