Madalen Sarietan, talentu festazalea
Madalen Sarien XXXVII. ekitaldiko lanik onenen egileei dagokien saria eman diete gaur eguerdian Lekuonan.
Madalen Eguna izaki, gau banatu dituzte XXXVII. Madalen Sariak. Oparoa izan da parte hartzaileen emaria, bai prosa zein poesia ataletarako 405 lan aurkeztu direlako. Epaimahaiko kide Eider Rodriguezek, Lander Garrok eta Joxe Mari Jauregik lan oparoa izan dute onenen alde hautua egiterako garaian. “Kalitate handia dago aurkeztutako lan askotan”, aitortu dute.
Lekuonako Sorlekuan egin dute sarien banaketa. Lepo bete da aretoa saritu, nahiz haien hurbilekoen presentziagatik. Talentu festazalea agerian gelditu da. Hala, sarituak izan diren lanen (beheko estekan zerrenda osoa) bilduma egin dute, liburuxka bat, eta sari banaketa ekitaldira joan diren den-denei banatu diete. Irailean herriko ikastetxeetan banatuko dute.
Jarraian dagoen estekan (PDF artxibategia jaitsiko da), sariren bat bere egin dutenen zerrenda osoa. Hemen klik eginda, berriz, Lekuonako ekitaldiaren argazki bilduma ikusteko aukera dago.