Saretxo metalikoak jarri dituzte erreken ertzean
Ibai ertzak babesteko eta horietara kutsadura ez iristeko neurria da. Lezoko Udalari eskerrak eman dizkio Eguzki taldeak.
Saretxo metalikoak jarri dituzte Lezoko herriguneko erreka bazterreko baranden azpialdean. Lezoko Udalak jarri ditu. Eguzki talde ekologista eta antinuklearreko kideek baikor baloratu dute neurria, eta esan dute haiek aspaldian eskatutakoa bete duela udalak. “Ibai ertzak babesten ditugu horrela, ibaiak kutsatzea ekidinez”, zehaztu dute taldekideek. Aldi berean, Lezoko Udalari eskerrak eman dizkiote.
Azaldu dutenez, Errenteriako Udalak saretxo horiek jartzeko bidearekin jarraituko du. Hainbat eremutan jada jarriak daude, baina gehiago jartzeko esleipena martxan dela azaldu dute Eguzkiko kideek. Pasaian ere, Antxon zehazki, gisa horretako euskarriak ezarrita daude Molinao ibaian.