Sutea Kaputxinoetako etxebizitza batean
Sorgintxulo kaleko etxebizitza bateko sukaldean izan du sorburu suak. Adineko emakume bat aterarazi behar izan dute suhiltzaileek.
Sutea izan da gaur goizean Kaputxinoak auzoko Sorgintxulo kaleko 10. atariko etxebizitza batean. Zehazki, laugarren pisuko etxebizitzetako bateko sukaldean izan du iturburu suteak. Bertan bizi zen adineko emakumea aterarazi behar izan dute suhiltzaileek. “Zorionez, ez berak ez beste inork ez du minik hartu”, zehaztu du Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak. 09:00ak aldera piztu da sua.
Etxebizitzak, ordea, kalte nabarmenak izan ditu Otaegik adierazi duenez: “Suteek ez dute egutegirik. Kaputxinoetako adineko emakume batek etxebizitza galdu du gaur”. Udaltzainak eta suhiltzaileak sutearen berri izan eta berehala iritsi dira gertakariaren lekura, eta horregatik sutea ez da eraikinetik zabaldu.