Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Herriaren izena handi egin zutenak

Gaur hasiko dira Donibaneko Santio Festak. Emakumeen lehen Kontxa, eta oraingoz gizonen azkena dena irabazi zutenak omenduko dituzte.

Goiko irudian 2014an Kontxa irabazi zuten emakumeak, behekoan 1999an KOntxa bere egin zuten gizonak.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2024/07/24

Arrauna sanjuandarren ondare da. Kirol ikuspegitik herriaren izena munduko mapan jarri eta handi egin zutenak —eta egiten dutenak— traineru arrosak, eta bertako arraunlariak dira. Haiek arduratuko dira gaur santioen hasierako txupina botatzeaz, 20:00etan. Gaur hasiko dira Santio Festak, eta hilaren 31ra arte luzatuko dira Pasaiako udako azken festak.

Izan ere, 1999an Kontxako Bandera irabazi zuten gizonek, eta 2014an Kontxa irabazi uzten emakumeek botako dute asteazkenean festak hasteko suziria. Duela 25 urteko hura Donibanera etorri den gizonen azken Kontxa izan zen; emakumeena duela hamar urteko hura, Bateleren lehena. 1999ko eta 2014ko iraileko bigarren igande haietan festa handia izan zen herrian. Erreka eta Batelerak traineruak jainko-jainkosen pareko izan ziren, arraunean bederen. Festa hura berpiztuko dute gaur herritar denen aurrean.

1999ko Kontxako bigarren igandean Erreka-n arraunean ibili zirenak honakoak izan ziren: Patxi Leon, Aitzol Aranzabe, Igor Makazaga, Miguel Angel Novoa, Antxon Sistiaga, Arkaitz Arregi, Karlos Mendizabal, Mikel Etxeberria, Anartz Gereño, Oskar Novoa, Eusko Aranburu, Ander Otero, Josu Bengoetxea eta Joseba Arbona (lemazaina). 2014ko iraileko igande hartan, Bateleren Kontxako bost banderetatik lehenean, honakoak eskifaiako kide: Josune Ugarte, Agurtzane Manterola, Maialen Arrazola, Arantzazu Otaño, Guruzne Azpiroz, Ane Hernandez, Sarai Lizaso, Oihana Cereijo, Irati Iñarra, Laura Goldarazena, Ainhoa Saizar, Garazi Martin, Ane Pescador eta Inder Paredes (lemazaina). Bi traineruen plantillako kideak gehiago ziren, beraz, haiei ere ohore, eta goza ditzatela festak!

Txupinazoaren ondoren (eta aurretik) beste hainbat ekitaldi daude gaur Donibaneko festen lehen egunean. Ondoko zerrendan ikus daitezke gaurko ekitaldiak nahiz biharkoak.

Donibaneko Santio Festak. Gaurko (asteazkena) eta biharko egitaraua.

GAUR (ASTEAZKENA)

  • 18:00. Burrunba elektrotxaranga Patxikutik plazarantz, karropoteoan.
  • 19:00. Buruhandiak eta 11 Kolore konpartsa Meipitik plazara. Han erraldoiekin bat egingo dute. Bio eta Zabor ere bertan izanen dira.
  • 20:00. Aurreskua, txupinazoa eta ikurrinaren igoera udaletxe zaharrean. Duela 10 urte Kontxako Bandera lortu zuten Batelerak, eta duela 25 urte Kontxako Bandera lortu zuten gizonen esku geldituko du txupinaren jaurtiketa, haiek omenduko dituzte.
  • 21:30. Gazte afaria plazan, eta gazte txupinazoa.
  • Ondoren. DJ Marikalanbre plazan.
  • 23:30. DJ Gorka txosnetan.

BIHAR (OSTEGUNA). SANTIAGO EGUNA

  • 07:00. Diana Kalean txarangarekin txosnetatik plazako sokamuturrera.
  • 07:30. Diana Meipitik plazara.
  • 08:00. Sokamuturra.
  • 10:30. Gaztelutxoko igoera. Kaskoa derrigorrezkoa da.
  • 12:30. Kantu jira, arrantzalez jantzita
  • 16:30. Haurrentzako jolasak eta txokolatada Santiago plazan.
  • 17:30. Mus txapelketa Bonantzan.
  • 18:30. Donibaneko XXXIV. Dantza Solte Txapelketa Santiago plazan.
  • 20:00. Herri kirolak Santiago plazan.

 

Erlazionatutako edukiaSantio jaien egitaraua herritarren eskura jarri dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.