Diziplina anitzeko ekitaldia da Lur Live jaialdia. Zenbait profesionalen bidez lau elementuen (ura, lurra, haizea eta sua) inguruko esperientzia eta tailer sentsorialak barnebiltzen dituena.
Jaialdia amaierara heltzen ari den honetan emanaldi esklusibo bat eta performance zeremonial bi eskainiko dituzte. Lehen emanaldia hilaren 22an izango da eta 2 ordu eta erdiz ura, lurra eta airea elementuak bateratuko dituen pasea egingo da.
Celia Teirak, airea elementuaren barruan, pertzepzioaren fenomenoari buruzko gogoetak eta jolasak dinamizatuko ditu. Topaketa honetan sentimenduari eta hautemateari buruz hausnartzera gonbidatuko dituzte pare hartzaileak, baita hizkuntzak ulertzeko eta adierazteko dituen mugei buruz ere.
Lurra elementuari lotuta, Idoia Lizeagak eta Idoia Gijalbok land art eta artisautza kolektiboko esperientzia eskainiko dute. Tailer honetan lurra eta lokatza funtsezko elementu gisa konektatu, ukitu eta manipulatuko dituzte, naturaren parte sentitzeko aukera emanez.
Azkenik, Nuria Martinezek gorputzaren agerpen eta kontzientziari, hau da, barneko izaerari helduko dio. Tailer forman ura bezala sentitzera gonbidatuko ditu parte hartzaileak.
Hilaren 24an eta 25ean, berriz, Andrea Van Eyck-ek sua elementuaren barruko esperientzia performatibo sakona aurkeztuko du. Zeremonia gisara naturarekin, edertasunarekin, ongizate fisiko, mental eta espiritualaren arteko lotura sakona sustatuko duen performanceaz gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.