
Kontzejupean —San Juan kalearen aurrean— izango da emanaldia 22:00etan hasita, doan.

Datozen bi igandeetako estropadetara joateko garraio publikoa erabiltzera deitu ditu herritarrak Azahara Dominguez diputatuak. Sei linea indartuko dituzte.

Irailaren 2tik 13ra arte izango da izena emateko aukera, online zein modu presentzialean.

Tio Teronen Semeak taldea arrakastaz ari da ikuskizun berria plazaz plaza ezagutarazten. Aurreko lanekin aldeak ditu 'Haurreskolari' piezak; aldatu ez dutena giro zirikatzailea eta irribarreak sortarazteko makineria da.

Iluntzeko zazpietan izango da ikuskizuna bi egunetan, eta sarrerak aurrez erosi behar dira. Ostiralerako ez da geratzen sarrerarik.

Irailaren 13tik 15era izango da Oiartzungo Poesia Egunak jardunaldia, eta Poesia eguna irailaren 14an izango da.

Azken lau hamarkada luzeetan asko izan dira Gaintxurizketako errepideetan hil direnak. Iazko urte hasieratik zazpi hildako izan dira. Enegarrenez, «urgentziazko soluzio bat» exijitu dute auzotarrek.

Bosgarren sailkatu da Madalen ontziko eskifaia estropada gogoangarria jokatuta eta itzulerako luze ikaragarria eginda.

Irrati esatari zein finantziazio eta proiektuen sorkuntza lanetarako zabaldu dute lan poltsa. Izena emateko azken eguna irailaren 12a da.

20 traineru ariko dira 18:00etatik aurrera Kontxako Bandera jokatzeko behar-beharrezkoa duten zazpi txarteletako baten bila.

173 plaka fotovoltaiko jarri dituzte teilatuan. Lortutako energia elkarbanatu egingo dute, hainbat udal erakinen artean kontsumituko da.

Abuztua bukatuta, ohiko ordutegia berreskuratuko dute irailaren 2an autobus zerbitzuak eta Manuel Lekuonak.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak koordinatu du iniziatiba, eta bere helburua da Oarsoaldera bizitzera etorritako herritar berriak euskarara gerturatzea.

Iragan asteburuan hasi ondoren, gaur izango du jarraipena kultur egitasmoaren V. ekitaldiak. Gaur, zirku ikuskizuna Lezo Herri Eskolako patioan, 20:00etan.

Bihar egitekoak ziren, baina eguraldi txarra iragarri dutenez, irailaren 14ra atzeratu dute antolatzaileek musika elektronikoa ardatz duen ekitaldia.

Udan telematikoki aritu ondoren, aurrez aurre artatuko dituzte herritarrak lau barrutietako alkateordeek irailaren 4tik.

Bi hilabetez ezingo da erabili igogailua. Makinaria aldatzeko 107.000 euroko inbertsioa egingo du udalak.

Irteerak ontzian, bisitak, hondakin bilketak... Datozen egun eta asteetarako agenda oparoa prestatu du ontzi museo ekoaktiboak.

Mantenu lan horiek Villa 1 eta kiroldegiko autobus geltoki bitarteko oinezkoen bidean egiten ari dira. Bihar arte jardungo dira eremu horretan.

Herritar talde bati esker, Alabortza ingurua garbiago dago. Irailaren 29an izango da Mater-en hurrengo hitzordua.