Odola ematera deitu dute asteazkenean Antxon
Odol emaile berriak behar dituztela adierazi dute Pasai Antxoko Odol Emaileek, abuztuko oporraldian beherakada sumatzen baitute.
Pasaiako odol emaileek hitzordua izango dute datorren asteazkenean (hilak 21) Antxoko anbulatorioan. 16:30etik 20:15ak bitarte odola ateratzen ariko dira bertan. Emaile izan nahi dutenei bertaratzeko deia egin diete Pasai Antxoko Odol Emaileen taldetik. 18 urtetik gorako herritarrei egin diete deia.
Jendea ez pilatzeko ordua emango diete emaileei.
Odol emaile berriak behar dituztela adierazi dute taldekoek, abuztuko hileko oporraldian beherakada sumatzen baitute, eta premiak berbera izaten jarraitzen duelako.