Asteazkenean, topo zerbitzu berezia Realaren partidagatik
Reala eta Alaves nor baino nor arituko dira asteazkenean Anoetan, 21:30ean. Zaleen joan-etorriak errazteko, tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek.
Asteazkenean, hilak 28, Euskotrenek topo zerbitzua indartuko du Realaren eta Alavesen arteko partidagatik. Bi euskal taldeen arteko derbia Anoetan jokatuko da, 21:30ean, eta zaleen joan-etorriak errazteko indartuko da tren zerbitzua.
Euskotrenen arabera, zerbitzu bereziak jartzearen helburua da joan-etorriko bidaietarako garraio publikoaren “alternatiba bat” eskaintzea eta zaleak trenetan banatu ahal izatea. Itzulerarako, Euskotrenek jakinarazi du topoak jarriko dituela Anoetatik Hendaiara arte.