Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Hibaikaren gizonen trainerua ez da Kontxako sailkapen estropadan ariko

Kontxako Banderaren araudiak arraunlari guztiak seniorrak behar dutela zehazten du gizonen kategorian. Arraunlarietako bat lesionatuta, ezingo dute parte hartu, ez dutelako senior mailako ordezkorik.

Hibaikako Gizon seniorren trainerua etxean jokatutako estropadan. Argazkia: Dani Novas
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/08/26

Berezia da Kontxa. Berezia da baita hara heltzeko urrats bakoitza ere, eta iristea urrun dutenek, sailkapen estropadan agertoki berezi horretan egun batez bada ere lehiatzeko aukera izatea handia da. Orain arte ia hutsik egin gabe izan da Kontxako Banderaren sailkapen estropada horretan Hibaika Arraun Elkartearen gizonen ontzia, 2009az geroztik—2014an eta 2019an ez zuen parte hartu—.

Aurten ere, ezinezkoa izango du. Izan ere, hogei arraunlari eta bi patroiekin osatu du aurtengo denboraldirako taldea Errenteria-Oreretako arraun elkarteak. Gizonen eskifaiatik hamahiru dira Senior mailakoak, eta gainontzeko zazpiak, berriz, lehenengo eta bigarren urteko Gazte Kategoriakoak. Senior arraunlarietako bat lesionatu da, eta arraunlari gehiago badira ere, denak Gazte Kategoriakoak dira eta Kontxako Banderaren araudiak garbi jasota omen du, Gizonen Kategorian parte hartzeko hamahiru arraunlariek Senior Mailakoak behar dutela izan.

Hori azaltzeko prentsa-adierazpena zabaldu du sare sozialen bidez Hibaikaren Gizon Seniorren taldeak, baita komunikabideetara prentsa oharra helarazi ere argi azaltzeko zergatik ez diren egongo Kontxako badian lehian asteazkenean —orduan jokatuko dute gizonen ontziek sailkapen estropada Kontxako Banderan parte hartzeko aukera emango dien zazpi txarteletako baten bila—: “Arraunlari zerrenda bakarra genuen aukeran sailkapen estropadan parte hartzeko. Kontxako sailkapen estropadarako izena emana bagenuen ere, arraunlari senior baten lesioak ezinezkoa egin du aurrera egin ahal izatea hamahiru arraunlari seniorren zerrenda horrekin”.

Argi adierazi dute taldeak lehentasuna eman diola lesionatutako arraunlariaren osasunari, eta hori horrela, aurtengo Kontxako sailkapen estropadarako izen ematea bertan behera utzi duela arraun elkarteak. Aterabidea aurkitzen saiatu direla ere azaldu dute, “Hibaikaren zuzendaritza Kontxako Banderaren antolatzaileekin harremanetan jarri bada ere, araudia argia da gaiaren gainean, eta ez da irtenbiderik aurkitu”.

Hausnarketarako deia

Ez dute gertatutako alferrikakoa izatea nahi, eta gutxienez hausnarketa eta gogoeta pizteko baliatu nahi izan dute prentsa oharrean azaldu duten moduan, “elkarteek, gugandik hasita, ligek eta estropaden antolatzaileek arraunaren egungo egoeraren gaineko kontzientzia hartzeko balio dezan nahi dugu”. Izan ere ez baitira beraiek Gazte Kategoriako arraunlariekin taldea osatu behar izan duten bakarrak, eta hori nabarmen jarri dute idatzian, “hainbat izan gara Gazte Mailako arraunlariei esker aurre denboraldian entrenatzeko aukera izan dugun arraun taldeak, edota liga denboraldi betean aritu ahal izateko kirolari-zerrenda Gazte Kategoriako arraunlariekin osatu dugunok”.

Aipamena ere arraunlari taldeak entrenatzaile lanetan aritu den David Iglesiasi. Entrenatzaile eta eskifai kide ere izan dute, arraunlari ere aritu delako entrenatzen duen taldearekin: “Ikaragarria izan da egin duen esfortzua, eta itzela trainerua osatzen dugun guztiongan jarri duen konfiantza gutariko bakoitzaren onena ateratzeko”. Harro dira Iglesiasekin, “entrenatzaile bikaina zer den argi erakutsi digu. Hareago, aurre denboraldian askotariko oztopo eta zailtasunei aurre egin behar izan diegunean”.

Argi azaldu dute harekin lanean jarraitzeko gogoa, “taldean jarraitzea espero dugu, baita gugatik egin duen guztia itzultzeko aukera izango dugula ere”.

Esker ona, azkenik, Hibaikako Gizonen Senior taldeak, zabal-zabala: “Erakundeei, babesleei, Hibaika arraun elkarteari, eta noski gure familiei, zaleei eta Errenteria-Oreretako herriari eskerrak eman nahi dizkiegu, uneoro erakutsi diguten babesarengatik”.

Prentsa-adierazpena osorik irakurtzeko egin klik hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.