Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

'Txori urdinak' liburua aurkeztuko dute Gaztañoko auzo lokalean

Bizitza erdia espetxean eman duen Santi Cobos liburuaren protagonistak, eta hura idatzi duen Zigor Olabarria Argiako kazetariak egingo dute aurkezpena irailaren 6an.

Santi Cobos liburuaren gaztelaniazko bertsioa esku artean. Argazkia: Itxaso Ruiz Mardaras (El Salto)
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/08/27

Gaztañoko auzo lokalak irailean hasiko du udako etenaldiaren ostean hitzaldi zikloa. Orain arte bezala, ikasturte honetarako ere proposamen interesgarriak egingo ditu, eta lehenengoaren berri eman du jada. Irailaren 6an, ostiralarekin antolatu du lehen hitzaldi hori, 19:00etan. Txori urdinak liburuaren aurkezpena egingo dute bizitza erdia espetxean eman duen Santi Cobos liburuaren protagonistak, eta hura idatzi duen Zigor Olabarria Argiako kazetariak.

2021eko azaroan argitaratu zuen liburua Argiarekin. Bi urte geroago, 2023a, gaztelaniazko bertsioa argitaratu zuten Pajaros azules. Un retrato del sistema carcelario por Santi Cobos  Uxue argitaletxearekin.

Erreformatorioa, adin txikikoentzako espetxea, zein espetxea ezagutu ditu. Espetxealdian zuzen-zuzenean pairatu dituen FIES sailkapena, tortura, jipoiak eta isolamenduaren kontaketa egin du liburuan; baita egindako protesta eta ihesaldi saiakerez mintzatu ere. Espetxe sistemaren gaineko kontaketa da liburua, haren salaketa, espetxearen erretratu bat Cobosen ahotik, eta irailaren 6an lehen eskutik entzuteko aukera izango dute Gaztañoko auzo lokalera bertaratzen direnek.

Gaur-gaurkoz baldintzapeko askatasunean da Cobos, eta 2029. urtera arte ez da aske geldituko.

Ikastaroak ere prest

Hitzaldi zikloari ekiteko prest den bezala, ikastaroekin hasteko moduan da Gaztañoko auzo lokala. Orain arte eskainitako ikastaroei bi berri gehitu dizkiote ikasturte berrirako: Yoga eta Zure erritmoarekin dantzan tailerrak zehazki.

Ikastaro horien guztien gaineko informazioa zabaltzeko ate irekien jardunaldia antolatu du datorren ostegunean, irailak 5, 18:00etan Gaztañoko auzo lokalean bertan. Ikastaroetako arduradunek tailer bakoitzaren gaineko informazioa emango dute, eta interesa duten auzotar zein gainontzeko herritarrak ere parte hartzera deitu ditu auzo elkarteak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.