Sorgintxulo kaleko igogailua zerbitzuz kanpo, makinaria aldatzeko
Bi hilabetez ezingo da erabili igogailua. Makinaria aldatzeko 107.000 euroko inbertsioa egingo du udalak.
Makinaria aldatuko diote Sorgintxulo kaleko igogailuari. Lanak egiteko bi hilabete aurreikusi ditu udalak,e ta beraz, denbora horretan zerbitzuz kanpo izango da igogailua.
Funtzionamendu arazoak ematen hasi da eta igogailua behin betiko funtzionatzeari utzi baino lehen aldatzea erabaki duela jakinarazi du udalak: “Neurri honek igogailuaren ordezkapen prozesua azkartuko du, funtzionatzeari bat batean utziz gero hura ordezkatzeko epeak luzeagoak izango bailirateke”.
Hala, udal zerbitzu teknikoek bi hilabete aurreikusi dituzte lanak egiteko, eta lanetara 107.000 euroko diru zatia bideratuko du udalak.
Lanak astelehenean, irailaren 2an, hasiko dituzte.