Biharko iragarritako Dantz Point ekitaldia irailera atzeratu dute
Bihar egitekoak ziren, baina eguraldi txarra iragarri dutenez, irailaren 14ra atzeratu dute antolatzaileek musika elektronikoa ardatz duen ekitaldia.
Dantz Point ekitaldia bihar egitekoak ziren, baina eguraldi iragarpen kaxkarra medio, musika elektronikoa ardatz duen jaialdia atzeratu eta irailaren 14an egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek. HITZAren papereko edizioan, bihar izango zela jaialdi hori jasota dago. Asteazkenean inprentara bidaltzen da astekaria, eta atzo hartu zuten larunbateko ekitaldia bertan behera uzteko erabakia antolatzaileek.
Data aldaketak, egitarauan ere aldaketak ekarriko ditu artistei dagokienean. Horrenberri aurrerago jakinaraziko dute antolatzaileek.