Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Herritar etorri berriei euskarara hurbiltzeko kanpaina, martxan

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak koordinatu du iniziatiba, eta bere helburua da Oarsoaldera bizitzera etorritako herritar berriak euskarara gerturatzea.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2024/08/30

Beste herrialde batzuetatik Oarsoaldera bizitzera etorritako herritar berriak euskarara gerturatzeko eta ongi etorriak sentitzeko, sentiberatzeko kanpaina bat abiatu dute eskualdeko lau udalek. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak koordinatu du kanpaina, eta bere helburua da herritar etorri berriak euskararanzko urrats bat egitea: “Nork bere errealitatetik eta zirkunstantzietatik, euskararanzko urrats bat egin dezaten bilatzen dugu, herriaren bizitzan behar bezala murgiltzeko eta, horrela, bide berriak irekitzeko”.

Euskara Batzordeak adierazi du norberak erabakiko duela “nola eta noraino” hurbildu nahi duen euskarara; esaterako, hitz solteak eta agurrak ikasiz, seme-alabak euskal ereduan eskolatuz, bere saltokian euskararen presentzia bermatuz, elkarrizketa laburrak egiteko adina ikasiz edota kultur eskaintzetara joanez. “Bide zabal eta anitza eskaintzen die gure eskualdeak bertara etorritako pertsona horiei”, esan dute antolatzaileek.

Euskarara gerturatzeko kanpainak euskara “promozio sozialerako elementu gisa” aurkezten dela baietsi du Euskara Batzordeak. Hori dela eta, bakoitzak “unean uneko ahalmenetik” euskara kontuan har dezaten nahi dute sustatzaileek, “euskararen komunitateko kide izatera” gonbidatuz.

Oarsoaldea eskualde “anitza” dela gogorarazi dute antolatzaileek; horregatik, “elkartasun osoz” jardun nahi dute hona etortzen diren bizilagun berriekin, “elkarbizitza eta herritarren arteko ezagutza indartuz eta beti ere euskara bidelagun”.

Irailaren 1etik 30era herritar etorri berriek euskarara hurbiltzeko gonbita jasoko dute hainbat bidetatik: autobus geltokietako markesinak, sare sozialak, esku orriak, bideoa edota prentsa.

Sustatzaileek nabarmendu dute kanpainako euskarriek irudi “erakargarri eta koloretsua” dutela. Mezuak eta leloak, gainera, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta arabieraz idatzi dituztela zehaztu dute. Kanpainaren euskarri nagusiak etorri berri batzuen eta eskualdeko herritar batzuen lekukotzak azaltzen dituen bideo labur batzuk dira, eta sare sozialetan eta Oarsoarrak webgunean daude ikusgai.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.