Udako Zinema Asteari ginga jarriko dio 'Erlauntza' filmak
Kontzejupean —San Juan kalearen aurrean— izango da emanaldia 22:00etan hasita, doan.
Ostiral iluntzerako plan paregabea izango da gaur San Juan kaleko batzordearen eskutik. Udako Zinema Astearen barruan Gau biyurriya da gaurkoa, eta pantaila handiarekin gozatzeko aukera izango da. Adi, gaurko emanaldia izango baita antolatutako astearen barruan egingo duten azkena. Hitzordua, 22:00etan, Kontzejupean —San Juan kalearen aurrean— doan.
Iniziatibari ginga jartzeko, Erlauntza filma aukeratu dute antolatzaileek. Mireia Gabilondo zuzendariak 2020an egindako film komikoa da, izen bera duen Kepa Errastiren lanean oinarritua. Filmaren agertoki nagusia, landetxe bat da. Lagun baten ezkondu aurreko festa ospatzera joan da bertara txikitatik lagunak diren txikitatik harremana duen lagun taldea. Asteburu zoragarria behar zuena, ez da hain zoragarria izango azkenean.
Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Naiara Arnedo, Itziar Atienza eta Leire Ruiz aktoreek interpretatu dituzte film horretako pertsonai nagusiak, sei emakume.
Antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte bertaratu eta Udako Zinema astearen aurtengo azkena izango den emanaldiarekin gozatzera.