Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Bonu kanpainaren seigarren ekitaldia gaurtik martxan

Bizi Errenteria bonuak etxe guztietara helduko dira gaurtik hasita datozen egunetan. Herritarrek abenduaren 11ra arte ahalko dituzte erabili atxikitako establezimenduetan hobariak jasotzeko.

Alkatea, udal ordezkariak, Errenkoaldeko presidentea, eta Beraungo hainbat merkatari gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/09/02

Familiak zein tokiko saltokiak babestu eta herrian, denda  txikietan erosteko ohiturak zabaltzea helburu du Errenteriako Udalak Bizi Errenteria bonu kanpainaren bidez. 2020an abiatu zuen iniziatiba pertsonak eta herriaren bizigarritasuna erdigunean jarriz, eta gaur eguerdian, bonu kanpainaren seigarren ekitaldia aurkeztu du Aizpea Otaegi alkateak, Leire Mazizior (EH Bildu), Maite Gartzia (Elkarrekin Errenteria), Isaac Palencia eta Almudena de la Torrre (PSE-EE), Elixabete Murua (EAJ) eta Antonio Vicente (PP) zinegotziekin, Errenkoaldeko presidente Maika Martin eta Beraungo hainbat merkatariekin batera.

Errenteria-Oreretako etxe guztietara helduko dira hobari bonu horiek aste honetan, eta buzoietara adi egoteko eskatu du Otaegik, horrenbestez. Adin tarterik ez dute izango, familiako bonu sorta bana jasoko dute herritarrek, bosna euroko lau bonu, zehazki. 18 eta 35 urte arteko gazteek gainera, bonu gehigarriak jasoko dituzte —bost euroko launa eurek ere— herrian erosteko ohitura sustatzeko haien artean.

Kanpaina berriari begira, ia miloi erdi euroko inbertsioa egin du udalak. Helburua argi azaldu du Otaegik, “herriaren eta herritarren suspertze ekonomiko zein soziala bultzatzea da xedea”.

Behin jasota, bonuak gaurtik hasi eta abenduaren 11ra arte erabili ahalko dira kanpainarekin bat egin duten establezimenduetan hobaria jasotzeko: merkataritza, zerbitzu, ostalaritza establezimenduetan, eta zuzenean publikoari saltzeko baimena edo parekoa duten nekazaritzako erregimen bereziko jardueretan.

Bonu bakoitzarekin 10 euroko edo gehiagoko erosketetan 5 euroko hobaria jasoko dute herritarrek. Bonuak batera erabiltzeko aukera izango da, beti ere aplikatutako hobariak ez badu gastu osoaren %50 gainditu.

250 establezimendu

Aurreko kanpainetan 250 establezimendu baino gehiagotan erabili ahal izan dira bonuak. Horien zerrenda, hemen klik eginda kontsulta daitezke. gainera, atxiki diren merkataritza saltokiek Bizi Errenteria ikurra izango dute ikusgai.

Orain arte atxiki ez diren saltokiei deia gaur Otaegik eta Martinek bat egin dezaten, “iniziatibaren eraginkortasuna areagotzeko garrantzitsua baita ahalik eta herriko eragile ekonomiko gehienen parte hartzea”.

Aurreko kanpainetan bezala fisikoak izango dira bonuak  eta establezimenduek Bizi Errenteria aplikazioaren bidez balidatu beharko dituzte; udalak aplikazioaren bidez balidatutako bonuen ordainketa egingo du”.

Zalantzak argitzeko 010 eta 943 44 96n 00 telefono zenbakiak jarri ditu udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.