Hondarribiko jaiengatik, Lurraldebusen zerbitzu bereziak
Hondarribia Donostia nahiz Irunekin lotzeko Lurraldebusen gaueko zerbitzuak indartuko ditu aldundiak festak bitartean.
Hondarribiko Jai Nagusiak hurbil direlako, bertara joateko edo handik irteteko autobus zerbitzu publikoen berri eman dute gaur Azahara Dominguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketarako diputatuak, eta Igor Enparan Hondarribiko alkateak. Dominguezen arabera, Lurraldebusen gaueko lineen indartzearekin garraio “seguru, eroso eta jasangarria” bermatu nahi du aldundiak festetarako, “bai kotxea ez dutenentzat, baita kotxea etxean utzi nahi dutenentzat ere”. Alkateak adierazi du berez hiriak aparkaleku arazoak dituela, “guztiontzat da gomendagarria Hondarribira garraio publikoaren bidez gerturatzea”. Bihartik (hilaren 3a, asteartea) 11ra arte (datorren asteko asteazkena) izango dira martxan.
Honakoak dira, egunez egun, indartuko diren lineak:
Hilaren 3, 4 eta 5ean.
- E78 linea (Hondarribia Irun) zerbitzu bereziekin ariko da. 23:00etan aterako da azken autobusa Hondarribitik, eta 23:15ean Irundik.
Hilaren 6tik 7ra.
- E27 linea (Hondarribia-Irun-Errenteria-Antxo-Donostia) 22:40an aterako da azkenekoz Hondarribitik. E77 lineak hartuko dio lekukoa E27aren geltoki berberekin: 23:00etatik 06:00etara 30 minutuero aterako da Hondarribitik, eta 23:20tik 06:40ra ordu erdiro ere Donostiatik.
- E78 linea (Hondarribia-Irun) 15 minutuero aterako da Hondarribitik 23:15etik 06:30era (00:00etan eta 03:00etan izan ezik), eta 23:30etik 06:45era (00:15ean eta 03:15ean izan ezik)
Hilaren 6an, 7an eta 8an eta 10ean:
- E27 lineak (Hondarribia-Irun-Errenteria-Antxo-Donostia) irteera berezia izango du Hondarribitik, 22:40an.
Hilaren 7tik 8ra.
- E77 lineak (Hondarribia-Irun-Errenteria-Antxo-Donostia) ordu erdiro izango ditu irteerak Hondarribitik (23:00-06:00 tartean), baita Donostiatik ere (23:20-06:40).
- E78 linea (Hondarribia-Irun) 15 minutueroko maiztasunarekin abiatuko da Hondarribitik (23:15-06:45) nahiz Irundik (23:30-06:45).
Hilaren 8tik 9ra.
- E77 lineak (Hondarribia-Irun-Errenteria-Antxo-Donostia) 30 minutuko maiztasuna izango du irteeratan 23:00etatik 06:00etara Hondarribitik aterata, baita Donostiatik irtenda ere (23:20-06:20).
- E78 lineak (Hondarribia-Irun) 15 minutueroko irteerak izango ditu Hondarribitik (23:15-06:30) nahiz Irundik (23:30-06:45).
Hilaren 9tik 10era.
- E77 lineak honako irteerak izango ditu Hondarribitik: 23:00, 00:00. 01:00, 01:30, 02:00, 02:30, 03:00, 04:00, 04:30, 05:00 eta 05:30. Irungo irteerak, berriz, hauek: 23:20, 23:50, 00:50, 01:50, 02:20, 02:50, 03:20, 03:50, 04:50, 05:20, 05:50 eta 06:20.
- E78 lineak, berriz, 21 irteera izango ditu Hondarribitik 23:00-05:40 tartean, eta beste 21 Irundik 23:15-06:00 tartean.
Hilaren 11n
- E78ren zerbitzu bereziak Hondarribitik (23:00etan eta 23:30ean) eta Irundik (23:15ean eta 23:45ean).